Getxophotok Open Call lehiaketearen irabazleak iragarri ditu

Bizkaie! 2024-11-29 10:37   Kulturea

Ia 400 proiektu jaso ditue 53 herrialdetatik.

Getxophoto Irudi Jaialdiak ikusizko artistentzat atondutako nazinoarteko zortzigarren deialdiak ia 400 proiektu jaso ditu, Bangladesh, Uruguai, Txina, Ukraina, Portugal, India edota Finlandia lako 53 herrialdeetatik bialduak.

Deialdi horrek Jaialdiaren 19. edizinoan (2025eko maiatzaren 29tik bagilaren 22ra), Maria Ptqk bilbotarrak hirugarren urtez jarraian komisariauko dauena, erakusketeak egiteko aukerea eskaintzen deutse irabazleei. Aurreko edizino bitan, Pausa eta Play botoiak sakatu ondoren, 2025ean REC izango da programazinoa harilkatuko dauen gaia.

Verónica Fieiras (editorea, Chaco Editorialaren sortzailea eta Escuela Migrako zuzendaria, Buenos Aires), Carla Bacelar (Encontros da Imagem-go ekoizlea, Braga), María Wills (ikertzaile eta komisario independentea, Bogota) eta María Ptqk (Getxophotoko komisarioa, Bilbo) epaimahaikideek 12 proiektu finalista eta 3 irabazle aukerau ditue eta aurkeztutako lanen ikuspuntuen aberastasuna, lengoaien aniztasuna eta sendotasuna azpimarratuz.

Getxophotoren hurrengo edizinoan euren lana erakutsiko daben hiru artista irabazleak ondoko honeek dira:

  • Rosa Lacavalla (Italia, 1993) – La Festa dell’Equatore. Ozeanoan zeharreko migrazinoak.
  • Carlos Idun-Tawiah (Ghana, 1997) – Hero, Father, Friend. Afrikar album familiarra.
  • Federico Vespignani (Italia, 1988) – Short Term, but Long Term. Palestinako gerrea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu