Chillida Lekuk Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina 2023 jaso dau
2024-11-28 08:07 KultureaMuseoa artelan handi izentau dabe.
Chillida Leku erabateko lana saritu dau Kultura Ministerioak, kulturako hainbat persona eta erakunderi urtero emoten deutsena. Ministroen Kontseiluak urtarrilaren 9an onartu eban sari hori, eta museoa artelan handi izentau dau, artearen eta naturearen arteko fusinoa modu naturalean egiten dauen artelan handi legez.
Eduardo Chillidaren proiektu intimo eta anbizino handikoari emoten jakon kondekorazino hori eskultorearen balio, filosofia eta ondare hilezkorraren autorpena da. Horrek Chillida Lekuko talde osoa animetan dau bere obrea zabaltzen eta konserbazinoan lanean jarraitzen, adierazo dau Mireia Massagué Chillida Lekuko zuzendariak.
Chillida Leku parebakoa da eta eskulturak paisajean txertatzen dira bertan. Artelanek monumentaltasun trazea daben arren, lekua giza eskalan pentsauta dago artisteak lan egin eban eskala berean, personea bere lanaren neurrian jarriz.
Aitaren jaiotzearen lehen mendeurrena ospatzen dogun urte berean sari hau jasotea inoiz pentsauko ez geunkena da eta Sevillan, Tolerantziaren Monumentua dagoan urian, egiteak Eduardo Chillidaren obra publikoa mundu osoko hainbat uriren topaleku bihurtu dala gogoratzeko balio deusku, nabarmendu dau Luis Chillidak, artistearen seme eta Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazinoko presidenteak.
Osogarri artistikoaz gan, familiarentzat omenaldia da, ez bakarrik nire aitari, baizik eta baita nire amari be, Pilar Belzunceri, alkarregaz arduratu baitziran Chillida Lekuren zaharbarritzeaz eta egokitzapenaz hamabost urte baino gehiagoz. Museoa espazio edegi handi legez pentsauta dago, eta modu ezbardinetan zeharkatu daitekenez, bisita bakotxak dauka aparteko esentzia. Artistearen filosofiari jarraituz, bisitariak espacio artistiko horretan barrena egin leike, bere intuizinoak gidatuta, obren lurrinari jarraituz, Chillidak bere lan-prozesuari erreferentzia egiteko erabilten eban terminopoetikoari helduz: Lurrin batek gidatua. Arte Ederren Urrezko Dominea ez da museoan egunero egiten dogun lanaren saria bakarrik, alkargune, batasunerako eta adiskidetasunerako gune eta Eduardo Chillidaren ibilbidea markau eben balioak batzen dituan lanarena be bada, azpimarratu dau Mikel Chillidak.
Chillida Leku inspirazino artistikorako itsasargi bihurtzen lagundu daben guztiei eta gure bisitariei eskaintzen deutsegu dominea, euren arteagazko zaletasunak eta estimuak gure lana pozgarria egiten baitabe, zehaztu dau Mireia Massaguek.
Eduardo Chillidak bizirik egoanean sortu eban Chillida Leku eta artista horren obra-corpusaren zati handiena eta adierazgarriena batzen da bertan. Hernani herriaren kanpoaldean dago museoa, Donostiatik oso gertu; gune bi dagoz: batetik, aire zabalean instalautako eskulturen paraje bat; bestetik, erakusketa gune bat Zabalaga baserriaren barruan (XVI. mendean eregitako euskal baserri tradizional bat).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!