'top@DIPC Zientziarekin solasean!'
2024-11-26 12:19 KultureaNobel saridunen, puntako zientzialarien eta ikasleen arteko topaketea Donostian.
Parte-hartzaileak:
- Jean-Pierre Sauvage, 2016ko Kimikako Nobel sariduna, makina molekularrak garatzeagaitik jasoa.
- Mairi Sakellariadou, Fisikari teorikoa eta kosmologoa. Europako Fisika Alkarteko burua.
- Pilar Hernández, Oinarrizko partikulen fisikaria. CERNeko Zientzia Politika Batzordeko buruordea
- EAEko bigarren hezkuntzako eta batxilergoko 242 ikasle eta irakasle.
Moderatzailea:
- Pedro Miguel Etxenike, DIPCko presidentea eta UPV/EHUko katedradun emeritua.
Kontuak kontu, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) atonduta, datorren eguenean top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketea egingo da Eureka! Zientzia Museoan. Puntako zientzialariak eta bigarren hezkuntzako ikasleak eta irakasleak aurrez aurre izango dira, gazteen artean bokazino zientifiko eta teknologikoak sustatzeko diseinautako jardunaldian (09:15).
Ekitaldian, Adolfo Morais Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntza Saileko Unibersidade eta Ikerketa sailburuordeak, Javier Benito Telefónica Euskadiko zuzendariak, Ander Aizpurua Kutxa Fundazinoko zuzendari nagusiak eta nazinoarteko hiru zientzia-erreferentek hartuko dabe parte: Jean-Pierre Sauvage, Mairi Sakellariadou eta Pilar Hernández. Pedro Miguel Etxenike, DIPCko presidentea eta UPV/EHUko katedradun emeritua izango da ekitaldiko moderatzailea.
Ikasleek figura zientifiko horreen istorioak, esperientziak eta motibazinoak bertatik bertara ezagutzeko aukerea izango dabe, bai eta hareen ibilbide profesionalei buruzko galderak planteetakoa be. Helburu nagusia da Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoakazko bokazinoabultzatzea eta ezagutzeagazko pasinoa piztea.
Donostia International Physics Centerek (DIPC) atondu dau ekimena Eusko Jaurlaritzako Zientzia Unibersidade, Unibersidade eta Barrikuntza Sailaren babesari esker. Era berean, Kutxa Fundazinoaren laguntzea jaso dau, baita Telefonicaren lankidetza berezia be (ikasleek proponidutako galdera guztien artean jasotako galderarik interesgarriena sarituko dau).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!