Bilbok 'Garabia' eregiteko obrak hasi ditu

Bizkaie! 2024-11-26 10:01   Kulturea

Guztira, 600 metro koadro inguruko azalera eregia eta pisu bi izango ditu.

Bilboko Udalak aste honetan hasiko ditu eregiteko obrak Zorrotzaurreko etorkizuneko udal-antzokiaren bi egoitzetako bat, Garabia izenekoa hain zuzen be. Obrearen aurrekontua 2.001.428,56 eurokoa da (BEZa barne).

Etorkizuneko Garabiak 27,50 metroko luzera eta 18,2 metroko zabalera izango ditu. Guztira, 600 metro koadro inguruko azalera eregia eta pisu bi izango ditu:

  • Beheko pisuan, antzerki-aretoa: 110 jarleku, agertokia, areto eszenikoa eta txarteldegia. Horrezaz gan, luzetarako patioa eta lehenengo pisura heltzeko eskilarea izango dau. Harmailak barruragarriak izango dira eta agertokia lurzoru nagusia baino 30 zm gorago egongo da. Gorputz paralelo batean, atxikitako pabilioi bezela, ondoko honeek egongo dira: zerbitzu-barrea eta biltegia dituan edaritegia, komunak, erabilera anitzeko gelea, kamerinoak eta jarduera eszenikoetarako biltegia.
  • Lehen pisuan kontrol eta instalazino-gelak egongo dira.

Eraikinerako sarbidea lehenagoko leku beretik egingo da. Holan, plaza txiki bat egingo da, etorkizuneko Garabia eta Pabellón 6 espazioen inguruan.

Eraikinak, ondoko osogai honeek izango ditu: metalezko egitura nagusia, hormigoi armatuzko lauza jarraitua beheko pisuko zoruan, xafla-forjatua lehen pisuan eta plaka albeolarren forjatua estalki lauan.

Materialei jagokonez, barrualdean zurezko estaldurak erabiliko dira hormetan eta sabaietan eta morterozko zorua aukeratu da geletarako. Fatxadetan pinu-zura aukeratu da kanpoko estaldura bezela, aurreko Garabia pabiloiaren irudiagaz bat eginez.

Ganera, etorkizunean, epe labur edo ertainean, eraikina Zorrotzaurreko geotermia-sarera konektetako aukerea aurreikusten da. Obrak egiteko epea zortzi hilebetekoa da.

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu