UPV/EHUk errektorea aukeratzeko hauteskundeak gaur, hilak 26
2024-11-26 07:56 Pil-pileanBotoa goizeko 09:00etatik 18:00etara emon leikie 50.590 personak.
Eva Ferreita eta Joxerramon Bengoetxea dira hautagaiak eta irakasleen, ikasleen eta Kudeaketa eta Administrazino eta zerbitzuetako teknikarien artekoek emon leikie botoa eta datozen sei urteetan euskal unibersidade publikoa zuzenduko dauena hautatuko dabe.
Unibersidade Sistemako Lege Organikoa aplikauta (44.3 artikulua), agintaldiak, lehen aldiz, sei urteko iraupena izango dau, luzaezinak eta barriztauezinak.
Errektorea unibersidadeko autoridate akademiko gorena da. Unibersidade-komunitadeak aukeratzen dau, zuzeneko hautaketearen eta sufragio unibersal libre, sekretu eta haztatuaren bidez, hau da, unibersidadeko kolektibo bakotxari boto-ehuneko bat esleitzen jako, eta, beraz, hautagai-zerrenda bakotxak jasotako babesak be ehunekotan adierazoten dira. Ehuneko horreek honako honeek dira:
- Lotura iraunkorra daben irakasle doktoreak: % 56,25,
- Lotura iraunkorra daben irakasle ez-doktoreak eta lotura iraunkorra ez daben irakasle eta ikertzaile doktoreak: % 8; 3.
- Beste irakasle eta ikertzaileak: % 1,59; 4).
- Ikasleak: % 22,08.
- Kudeaketa eta Administrazino eta Zerbitzuetako teknikariak: % 12,08.
Hauteskunde honeetan, deitutako 50.590 personak holan banatzen dira: 2.326 lotura iraunkorra daben irakasle doktoreenak dira; 1.649 lotura iraunkorra daben irakasle ez-doktoreenak eta lotura iraunkorra ez daben irakasle eta ikertzaile doktoreenak; 1.801 beste irakasle eta ikertzaileenak; 42.837 ikasleenak; eta 1.977 Kudeaketa eta Administrazino eta Zerbitzuetako teknikarienak.
Botoa 9:00etatik 18:00etara emon ahal izango da. Irakasleek eta ikasleek beren ikastetxeetan emongo dabe botoa, eta Kudeaketako eta Administrazinoko eta Zerbitzuetako teknikariek campuseko hiru errektoreordetzetan eta Bilboko Injinerutza Eskolan eta Ekonomia eta Enpresa Fakultadean (Sarriko).
Danetara, 99 hauteskunde-mahai osotuko dira, eta eskuzko 1.000 hautestontzi baino gehiago izango ditue. 242.000 boto-papel eta 65.000 gutun-azal inprimidu ditue. Horreek guztiak birzikletako jasoko dira.
Horrezaz gan, UPV/EHUko hainbat fakultadek eta eskolek Ikastegiko Batzarrerako hauteskundeak egiten ditue: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultadeak, Hezkuntza eta Kirol Fakultadeak (Egoitzearen Batzordea eta Atalaren Batzordea be aukeratuko ditue), Farmazia Fakultadeak, Letren Fakultadeak, Lan Hartu-emonen eta Gizarte Lanaren Fakultadeak (Egoitzearen Batzordea eta Atalaren Batzordea be aukeratuko ditue), Bilboko Injinerutza Eskoleak eta Gasteizko Injinerutza Eskoleak.
Hauteskundeetako emoitzak
Aurreikuspenen arabera, iluntzeko 20:30ean, Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan, UPV/EHUko idazkari nagusi Aitor Zurimendik, Hauteskunde Batzordeko idazkari lanetan, errektorearen hautaketearen behin-behineko datuak emongo ditu, jentaurreko agerraldian. Haregaz batera, Joxerramon Bengoetxea eta Eva Ferreira hautagaiak egongo dira eta adierazpenak egingo ditue.
Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da hemen.
Hauteskunde-egunean zehar ez da aurreikusi horren garapenari buruzko ezelako daturik aurreratzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!