Bilbok bat egin dau Emakumeakanako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Egunagaz
2024-11-25 12:19 Pil-pileanGauean, udaletxea eta herriko beste erakunde, eraikin eta elementu enblematiko batzuk morez argiztauko dira.
Zemendiaren 25ean, Emakumeakanako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Egunaren harian, Bilbok jentaurrean erakutsiko dau, barriro be, uriak indarkeria matxistea kolektiboki gaitzesten dauela. Holan egingo dau errebindikazinoaren irakurketeagaz, Azkuna Zentroko atarian, 11:00etatik aurrera.
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izango da ekitaldiko buru. Berton, genero indarkeriaren eta emakumeen eta gizonen arteko desbardintasunaren kontrako testuak eta argitalpen, poema, diskurso edo abestien zatiak irakurriko ditue, besteak beste, Itziar Urtasun Bardintasuneko Zinegotziak, beste zinegotzi batzuen artean eta Bilboko gizarteko, Emakumeen Alkarteetako, Hirugarren Sektoreko Alkarteetako eta urian lan egiten daben hainbat kolektibo eta erakundetako ordezkarien artean.
Egitaraua
- 11:00etan: Alkatearen eta udalbatzaren helduerea.
- 11:05ean: jantza eta piano ikuskizuna.
- 11:15ean: irakurketa parte-hartzailea, Alkateak eta Bardintasuneko Zinegotzia.
- 12:45ean: María Urcelayren bakarrizketea eta ekitaldiaren amaierea.
Gauean, udaletxea eta herriko beste erakunde, eraikin eta elementu enblematiko batzuk morez argiztauko dira, emakumeen kontrako indarkeria gaitzesteko. Herritarrek kanpaineagaz bat egin ahal izateko materialak doban eskuratu ahal izango dira barrutietako udal-zentroetan, ikastetxeetan, osasun-zentroetan, liburutegietan, kiroldegietan, udal-espazioetan eta unibersidadeetan.
Horrezaz gan, nahi dauanak, materiala deskargau ahal izango dau hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!