BFAk Meninas saria jaso dau indarkeria matxistearen biktimen alde egindako lanagaitik

Bizkaie! 2024-11-25 07:40   Kulturea

Mariren Alabak alkartea eta Begoña García Arberas be sarituen artean dagoz.

Bizkaiko Foru Aldundiak autortza jaso dau bardintasunaren alde eta indarkeria matxistearen biktimen alde egindako lanagaitik, Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritzearen Meninas sariaren bidez.

Sariaren zortzigarren edizinoa da aurtengoa, eta zemendiak 25 egun seinalatuagaz (Emakumeakanako Indarkeriaren kontrako Nazinoarteko Eguna) lotuta dago. Mariren Alabak alkartea eta Begoña García Arberas ere sarituen artean daude.

Kontuak kontu, Teresa Laespada diputadu nagusiorde eta Enplegua, Gizarte Kohesinoa eta Bardintasuna Sustatzeko foru-diputaduak jaso eban. Laespadak aldarrikatu eban emakumeen eskubideak eta askatasunak negoziaezinak dirala.

Foru sail horrek Bizkaian gizarte-kohesinoaren aldeko Aldundiaren politika publikoak lantzen ditu, bardintasunaren, ekidadearen, alkartasunaren eta garapen jasangarriaren printzipio unibersal eta zeharkakoetatik abiatuta.

Helburuak dira indarkeria matxisteari aurre egitea eta emakumeen kontrako indarkeriarik bako gizartea lortzea. Eta baliabide ugari erabilten ditue gaur egun oraindino indarkeria hori jasaten daben emakumeei arreta osoa emoteko, laguntza profesionala eta babestu, osatu eta errekuperetako espazioak eskainiz.

Arlo horretan egiten dituen jardueren artean, honako honeek dagoz:

  • Indarkeria matxistearen kontrako sensibilizazino-kanpainak: zemendiaren 25a, sexu-erasoak jaietan...
  • Indarkeria matxistearen biktimei laguntzeko zentroak: larrialdikoak eta egonaldi ertain-luzekoak (egoitzakoak).
  • Sexu-indarkeriaren biktimei arretea emoteko zerbitzua.
  • Biktimei eta euren edade txikiko seme-alabei laguntza psikosoziala, psikologikoa, juridikoa edo lan arlokoa emoteko zerbitzuak.
  • Bizkaiko Indarkeria Matxistearen Behatokia.
  • Bizkaiko udalakaz lan egitea indarkeria matxisteari aurre egiteko eta estadu-ituneko funtsak kudeatzeko tresnak.
  • Emakume-alkarteakaz lan egitea, indarkeria matxistea jasaten daben emakumeak antzemon eta biktimei laguntzeko sareak zabaltzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu