Eiderrek 'Nola aldatu gara?' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2024-11-22 13:09   Musikea

Iker Villak eta Oihan Morenok produzidu dabe diskoa.

Introspekzinoz eta bilakaerea personalez betetako soinu bidaia batera konbidetan deusku Eider abeslariak Nola aldatu gara? diskoan. Haren 8 abestietan zehar, euskal artisteak eraldaketa propioa marketan daben aldaketak eta emozinoak esploretan ditu, beti definidu izan dauen argi eta iluntasun buztarketea nostalgikoari eutsiz.

Negua, albumearen lehen aurrerapena kaleratu ebanetik, Marenegaz alkarlanean, soinuan garatu dauen heldutasuna nabari da. Pirineoetan edo Ixiltzen duzun hori lako abestiek Eider introspektiboagoa islatzen dabe. Zenbat egun edo Gau osoa dantzan (egun osoa lo) abestiek, barriz, norabide musikal barriak esploretan ditue freskotasun liluragarriagaz. Ezer ez da egia eta Ez Espero Ezer Nigandik abestiekaz, ahultasunean sakontzen eta gizarteari eta musikearen industriari buruzko bere hausnarketa sakonenei ahotsa emoten ausartzen da.

Iker Villak eta Oihan Morenok produzidu dabe diskoa, Gaua estudioetan, Xabier Bengoaren laguntzinoagaz.

Nola aldatu gara? Eider heldu baten irudia da, etenbako mobimendua daukana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu