'Bortxaketa kulturearen konplize zarie'

Bizkaie! 2024-11-22 07:45   Pil-pilean

Zemendiaren 25rako kartela Maria Carrascok egin dau (@efimera_eme).

Bilboko Mobimentu Feministeak salatu dau emakumeek eta neskek jasaten daben indarkeria matxistea giza eskubideen urraketarik zabalduenetakoa eta suntsitzaileenetakoa dala munduan. Aurten sexu-indarkeria dogu ardatz, izan be, murriztu beharrean, ikaragarri handitzen dago. Egunez egun erasotzen gaituen bortxaketearen kulturan bizi gara, eta gizonek, komunikabideek eta erakundeek euek babestu egiten dabe kultura hori. Horreek guztiak patriarkatuaren konplize dira beren praktika eta jarrerakaz: emakumeak biktimizetan ditue, gure bersinoak dudan jarri eta gure intimidadea ez dabe errespetetan.

Feminismoaren kontra oldarraldia be salatu nahi dogu. Gaur egun, gure ahotsa entzuna dala eta gure burrukan aurrera egiten gabizela, beren pribilegioak eta boterea dudan jarri beharrean, gizonek euren burua biktimatzat hartzen dabe eta, barriro be, eraso egiten deuskue.

Guk argi daukagu. Konponbidea aliantza feministetatik eregiten jarraituko dogu, burruka kolektiboak eta gu guztion batasunak egingo gaitualako indartsuago eta libreago. Zemendiaren 25ean, beste behin be, kaleak hartuko ditugu egunez egun erasotzen gaituen bortxaketearen kulturea salatzeko eta, era berean, burruka feministearen garrantzia aldarrikatzeko.

Bilbo Feminista Saretzen taldeak dei egin deutse herritarrei, zemendiaren 25ean, kalera urten deien. Hitzordua: Bilbon, Jesusen Bihotza plazan, arratsaldeko 19:00retan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu