Euskadi Literatura Sariak emon ditue

Bizkaie! 2024-11-22 08:00   Kulturea

Gasteizko Artium Museoan.

Ibone Bengoetxeak, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua izan zanak, emon ditu aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Gasteizko Artium Museoan. Imanol Pradales lehendakariak, zorionak eta eskerrak emon deutse sarituei, zuen lanak gure herriaren nortasuna indartzen dau.

Ondoko honeek dira 2024ko Euskadi Literatura Sariak:

  • Euskerazko Literaturea: Jon Gerediaga, Zeru-lurren liburua (Elkar).
  • Gaztelaniazko Literaturea: Julia Otxoa, Bajo los astros de la repetición (Aliar 2015 Ediciones SL).
  • Euskerazko Haur eta Gazte Literaturea: Harkaitz Cano, Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez (Erein).
  • Literatur Lanaren Ilustrazinoa: David de las Heras, Campos de Castilla (Lunwerg).
  • Euskerazko Literatura Itzulpena: Aiora Jaka, Independentzien eguzkiak (Ahmadou Kourouma) (Erein eta Igela).
  • Saiakerea Euskeraz: Jon Urzelai, Su festak (Susa).
  • Saiakerea Gaztelaniaz: Eman gabe.

Ibone Bengoetxea lehendakariordeak eskerrak emon deuste sarituei: gizarte osoaren izenean. Literatureak dauen garrantzia gogorarazoten dozue. Gaur egun bizi dogun ziurgabetasun-egoeren aurrean, liskar, oihu eta indarkerien aurrean, balio berezia dabe berbek. Literaturearen bidez, formea emoten deutsazue gure bizimoduari.

Artium museoan egindako ekitaldian, sarituen berbak entzun ahal izan dira, baita euren liburuetako pasarteak be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu