260 bideo aurkeztu ditue 'Arnasetik' bideosormen lehiaketean

Bizkaie! 2024-11-21 13:43   Zinemea

Sari banaketa ekitaldia zemendiaren 28an izango da Bergarako Seminarixoan.

Lehiaketea euskarearen arnasguneak osotzen dituen udalerri euskaldunetako gazteei zuzenduta dago eta inoizko parte-hartze handiena izan dau.

  • Guztira, 260 sormen lan jaso dira, 2023an baino 148 gehiago.
  • Lehiaketeak hiru kategoria ditu edadearen arabera (LH 5-6; DBH 1-2; eta DBH 3-4) eta 6 sari banatuko dira, guztira 2.500€.
  • Publikoaren sariak, 4.200 boto baino gehiago jaso ditu.
  • Sari banaketa ekitaldia zemendiaren 28an izango da Bergarako Seminarixoan.

Arnasa Gara ekimenak Arnasetik bideosormen lehiaketearen hirugarren edizinoa atondu dau euskerearen arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteen sormena bizteko eta euren hizkuntza ohituren inguruan gogoetak eragiteko. Arnasa Gara UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak alkarrekaz sustatutako egitasmoa da eta euskerearen arnasguneek daben garrantzia ikusarazotea dau helburu, euskerearen bizibarritzeari egiten deutsen ekarpena nabarmenduz.

2024ko edizinoan 260 lan jaso dira, aurreko edizinoan baino 148 gehiago. Publikoaren saria hautatzeko botazino-epea, 4.200 boto baino gehiagokaz zarratu da.

Inoizko parte-hartze handiena

EAEko eta Nafarroako 40 udalerrik izan dabe ordezkaritzea hiru kategoriatan. Bakotxean, parte-hartzaileek, erronka bati egin behar izan deutse aurre.

Halanda ze, LH 5. eta 6. mailako ikasleek euren herriko txoko kuttunenerako bidea erakutsi behar izan dabe; DBH 1. eta 2. mailetako ikasleek, barriz, euren herrietako urteko egunik berezienerako zala atontzen diran; eta, DBH 3. eta 4. mailetako ikasleek, kazetari lanak egin eta kalean zehar jenteari galdetu behar izan deutse herriko beste zein personaren azalean jarriko litzatekezan.

Sari banaketea

Zemendiaren 28an, Bergarako Seminarixoan hirugarren edizinoaren sari banaketea izango da. Esti Curielek eta Amaia Ruiz de Galarretak aurkeztuko daben ekitaldia 18:00etan hasiko da eta amaieran mokaua eskainiko da.

Guztira, 6 sari banatuko dira. Kategoria bakotxean, epaimahaiak hautatutako lanik onenak, 500 euroko saria izango dau (guztira hiru). Horrezaz gan, publikoaren saria be banatuko da, botazino bidez hautatua.

Bergarako Udalak, ganera, herriko lanik onenak saritu nahi izan ditu eta 250 euroko sari bana emongo deutse herriko bideo irabazleei.

Sari horreek, besteak beste, IrriSarri Land, Gure Zirkua, Durangoko Azoka, hainbat iges gelako sarrerak edo EITBko Goazen! eta Irabazi Arte! telesailen produktuetan gastetako bonuak izango dira.

Arnasa Gara proiektua eta arnasguneak

Arnasetik bideo lehiaketea Arnasa Gara proiektuaren barruan dago. UEMA, Eusko Jaurlaritzea eta Nafarroako Gobernuak sustatutako proiektua da eta helburua da arnasgune diran udalerriei jagoken autortzea egitea eta bertoko herritarrak ahalduntzea. Hiztun komunidade sendo bati esker, euskeraz modu naturalean bizi daitekezan udalerriek dabe arnasgune izentapena.

Lehiaketeak arnasguneetako gazteen artean jarri nahi dau arretea, horreen hizkuntza-ohituren inguruan hausnarketea eragiteko. Holan, Arnasetik arnasguneetan bizi diran ikasleei zuzenduta dago (LH 5-6 eta DBH 1-2-3-4ko ikasleak). Egia da, arnasgune asko udalerri txikiak dirala, eta askotan, ikasleak udalerri handiagoetara jo behar izaten dabela ikasketakaz jarraitzeko. Horregaitik, arnasgune txikietako ikasleak jasoten dituen hainbat ikastetxek be parte hartu dabe, batez be, eskualde-buruetako ikastetxeek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu