Spanish Brass eta Ernesto Aurignac, Bilboko Musika Bandeagaz batera

Bizkaie! 2024-11-21 11:16   Musikea

Euskalduna Jauregian, hilaren 24an.

J.C. de Arriaga Konserbatorioan izan ondoren, Bilboko Udal Musika Bandea Euskalduna Jauregira bueltauko da domekan, zemendiaren 24an, Spanish Brass & Ernesto Aurignac izeneko kontzertuagaz. Oso kontzertu berezia izango da, izan be, musika-talentu handiak batuko dira eszenatokian, José Rafael Pascual-Vilaplana maisuaren gidaritzapean.

Spanish Brass metal boskote ospetsua, ganbera-musikearen profesionalizazinoan talde erreferentea da, 2020an Musikearen Sari Nazinonala jaso ebana. Domekan, bat egingo dau Bilboko Udal Musika Bandeagaz eta interpretazinorako daben maisutasuna eta konpromisoa agirian itxiko dabe. Ernesto Aurignac saxofonista eta konpositorearen hiru obra interpretauko ditue eta horreetako bi erabateko estreinaldiak izango dira, ikuskizun parebakoa.

Beraz, ikuskizuna domekan izango da, zemendiaren 24an, 12:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean. Sarrerak jauregiko leihatiletan, hemen eta Kutxabank kutxazainetan erosi daitekez.

Abenduaren 1ean, barriro be Iñaki Urkizu zuzendariordearen aginduetara, etxeko txikienei zuzendutako Gora musika! ikuskizuna eskainiko dau talde bilbotarrak. Enekok eta Nereak, lehen Ene Kantak, abesti ezagunak ekarriko ditue, baita Ausartak, Polonesa, Alemana, Pérez sagutxoa eta baita abestiak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu