XXV. Dantzaldiari agur esateko flamenko barriaren proposamen bi
2024-11-20 13:10 KultureaJosé Maldonadoren Galeria eta Rocío Molinaren Variaciones de lo inefable.
Katalanak Galería izenekoa estreinauko dau zapatu honetan (zemendiak 23) Euskadin. Ikuskizunean flamenkoa eta pintura-sormena jorratzen dira. Bestalde, hainbat sari jaso dituan flamenko-jantzaria Barakaldo Antzokian izango da hilaren 29an, inprobisazinoa eta ikerketea buztartuz.
Jaialdiari amaierea emoteko, La Fundición Aretoan ondo ikusten zein ezintasuna dabenentzat tailer bat eskainiko da 2023an Dantza Sari Nazionala jaso eban Melania Olcinagaz (zemendiak 26-28) eta Estaduan CRL Portugaleko plataformako Feedback estreinauta (zemendiak 30).
Variaciones de lo inefable (Rocío Molina)
Zemendiaren 29an, barikuan, Dantzaldia Barakaldo Antzokian izango da; bertan Rocío Molina autortuaren (beste askoren artean, Sari Nazionala 2010, Koreografia onenaren Max saria 2015, Arte Ederretan Merituaren Urrezko Domina 2022, Dantzako emakumezko interprete onenaren Talía saria 2023) ikuskizun bikaina izango da ikusgai. Malagako flamenko-jantzariak Variaciones de Lo Inefable lana aurkeztuko dau. Hitzorduan José Manuel Ramos Oruco gonbidauko dau jentaurrean inprobisau daian. Horrenbestez, Molinaren bilaketa artistikoko prozesura heltzeko aukera parebako eta bakana izango da etorkizunean sortzekoa dan laborategi modura eskainitako pieza batean. Sarrerak Barakaldo Antzokiaren webgunean eta txarteldegietan jaso daitekez (12,75 eta 20 € bitartean + gastuak).
Galeria (José Maldonado)
Hilebete bitan jantza garaikidearen inguruan jarduera bizian egon ostean, Bilbo-Bizkaia Nazinoarteko Dantza Jaialdiaren XXV. edizinoa, Dantzaldia 2024, amaierara helduko da egunotan. Amaierako ikuskizun nagusiak flamenko barria ardatz daben hitzordu bi izango dira. Lehenengoa, zemendiaren 23an, Bilboko Guggenheim Museoan. Bertan José Maldonadok bere Galería estreinauko dau Euskadin. Ikuskizun honetan, Kataluniako flamenko-jantzariak flamenkoaren eta ikuskizuna hartuko dauen eszenarioagaz bat datorren diziplina baten buztarketeaa proponiduko dau: pintura-sormena denpora errealean. Bakarka, eta lau eszenen bidez, Maldonadok lau artista espainiarri egiten deutse omen: Manuel de Falla, Federico García Lorca, Salvador Dalí eta Carmen Amaya. Lau ataletako bakotxean, Maldonadok bere buruaren bersino ezbardina zabalduko dau, ikur diran aitatutako irudi horreetako bakotxa oinarritzat hartuta. Sarrerak salgai dagoz Guggenheim Museoko txarteldegian eta hemen (10 € azken prezioa). Domekan, hilaren 24an, Maldonadok profesionalentzako maisu-eskola bat eskainiko dau Leioako Andoni Aresti Landa eskolan, jaialdiaren testuinguruan.
Dantzaldiaren 25. urteurrena
Beste hitzordu bi izango dira egunotan, aurtengoz oihala behin betikoz zarratu baino lehen. Jaialdiaren sustatzaile dan Deustuko La Fundición Aretoan izango da. Zemendiaren 26tik 28ra laborategi-tailer bat izango da bertan. Eneko Lorente izango da komisario lanak egingo dituana eta 2023an Dantza Sari Nazionala jaso eban Melania Olcinaren akonpainamendu koreografikoa izango da. Agerikoa-Evidencia izenburupean, hitzordua edozeinentzat da (ondo ikusten zein ezintasuna dabenentzat) egongo da zabalik eta gorputzaren mobimentuagaz, esperimentetea proponiduten dau, itsukeria garaikide metaforikoa irudikatzeko. Azkenik, zemendiaren 30ean, zapatuaren, La Fundición Aretoak Feedback ikuskizunaren Estadu mailako estreinaldia hartuko dau. Ikuskizuna Portugaleko CRL plataformako André Braga eta Cláudia Figueiredok landutakoa da. Pieza horretan, Bragak berak mikrofono bat erabilten dau eszenatokian zuzeneko soinu gogorarazoleak erregistrau eta João Sardanas musikariagaz barriketan ibilteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!