Badator VII. Zirkozaurre, Zirku Jaialdia
2024-11-20 11:18 KultureaZemendiaren 29tik abenduaren 7ra.
Zirkozaurrek, Zorrotzaurreko zirku-arteen guneak atontzen dau publiko guztientzako proposamen erakargarria, zirkua barriro be protagonista izango dauena.
Ikuskizunen programazioa Zirkozaurre Gunean hasiko da, Gorka Ganso clown ezagunak zuzenduko dauen zirku-gala bategaz eta bertan aireko akrobazietan, trapezioan, bihurrikatzean eta diaboloetan adituak egongo dira. Ikuskizun bi izango dira, lehenengoa zemendiaren 29an, barikuan, eta bigarrena zemendiaren 30ean, zapatuan, biak 20:00etan. Abenduaren 1ean, domekan, 13:00ean, eszenatoki berean, Anna Mateu valentziar konpainiak ‘Arròs’ antzeztuko dau, akrobazia koreografikoa eta jantzea buztartzen dituan proposamena.
Egun batzuk geroago, jaialdiko ekitaldiak Bilborocken izango dira: Empaque, Chicharrón Circo Flamencorena, eguenean, 5ean; Malabarian on the Rox, Roxi Katcheroffena, barikuan, 6an, eta azken gala handi bat, zapatuan, 7an, Roxik berak aurkeztuta eta Luis Niño Toto maila handiko artistakaz. Saio guztiak 20:00etan izango dira.
Ikastaro trinkoak eta tailerrak
Zirkozaurre Gunean 5 ikastaro trinko emongo dira, hainbat diziplinatakoak: Trapezioa (zemendiaren 30ean eta abenduaren 1ean, 10:00etatik 13:00era, Nicolas Stocco irakaslea), Aireko Bikote Teknikak (abenduaren 6an, 10:00etatik 14:00etara, Matías Cienfuegos eta Serena Riot irakasleak), Trikimakoak (abenduaren 6an eta 7an, 16:00etatik 19:00retara, Nestor Urrego irakaslea), Malabar-teknikak (abenduaren 7an eta 8an, 10:00etatik 13:00era, Luis Niño Toto irakaslea) eta Ule-esegitea (abenduaren 7an eta 8an, 10:00etatik 13:00era, Andrea Ríos irakaslea.).
Horrezaz gan, Zirkozaurren eta Gas Plazan zirku tailerrak egongo dira, doban eta edade guztietako publikoarentzat.
Zirku egunak datoz, huts egingo dozu?
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!