Muguruzak Reale Arenako kontzerturako edukierea handitu dau

Bizkaie! 2024-11-20 09:24   Musikea

25.000 sarrera saldu ostean.

Fermin Muguruzak bagilaren 14an Donostiako Reale Arenan eskainiko dauen kontzertua historikoa izango da, izan be, zazpi hilabete baino gehiago falta diranean, atontzaileek iragarri dabe 25.000 sarrera saldu dituela dagoeneko eta kontzertuaren edukierea handituko dabela. Sarrera barriak, estadioko bigarren eraztunari jagozkionak, hemen dagoz salgai eta 35 euroko prezioa dabe.

Irungo artisteak Donostian eskainitako prentsaurreko batean iragarri dauenez, Niña Coyote eta Chico Tornado, Des-Kontrol, Bad Sound System taldeko Selektah Stepi DJ-a eta Dam rap talde palestinarra izango dira Anoetako oholtzean. Euskal musikagintzean mugarria izango dan kontzertua izango da bagilaren 14koa, izan be, futbol estadio batean kontzertu propioa emongo dauen lehen abeslari euskalduna da.

Kontuak kontu, hamaika urte ostean, 40 urteko ibilbide musikala errepasauko dauen mundu birea eskainiko dau Muguruzak.

Iragarritako kontzertuak

- 2024:

  • Abenduak 20: Bilbo – Miribilla (Sarrerak agortuta).
  • Abenduak 21: Bilbo – Miribilla (Sarrerak agortuta).

- 2025:

  • Urtarrilak 18: Tenerife – EC Aguere.
  • Urtarrilak 24: Bartzelona - Palau Sant Jordi.
  • Zezeilak 15: Madril - Wizink Center.
  • Martiak 15: Santiago de Compostela – Fontes do Sar.
  • Martiak 21: Paris – La Cigale.
  • Martiak 22: Bordele – Salle du Grand Parc.
  • Martiak 28: Toulouse – Le Bikini.
  • Martiak 29: Marseilla – Espace Julien.
  • Apirilak 12: Zurich – Rote Fabrik.
  • Apirilak 16: Berlin – SO36.
  • Maiatzak 20: Santiago de Chile – Cariola Antzokia.
  • Maiatzak 24: Buenos Aires – Obras Estadioa.
  • Maiatzak 28: Bogotá – Calle 13.
  • Maiatzak 31: Mexico - Skatex (Texcoco).
  • Bagilak 07: Roma - TBC.
  • Bagilak 14: Donostia – Anoeta Estadioa / Reale Arena.
  • Garagarrilak 23: Tokyo – Radical Music Network.
  • Urriak 4: Azken kontzertua (zehaztu barik).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu