Chill Mafiak agur esango deusku

Bizkaie! 2024-11-20 09:03   Musikea

10 orduko kontzertu kontzertua eskainiko dau, 2025eko martiaren 28an.

Chill Mafia talde nafarrak martiaren 28an emongo dau azken kontzertua Barakaldoko BECeko Cubec! aretoan. Egun horretan, hamar orduko festa batek itxiko dau talde nafarraren agur-birea.

Chill Mafiaren aurretik, Metrika artista izango da. Horren ostean, talde nafarrak hartuko deutso lekukoa, Albaceteko Nerve Agent taldeagaz, Hofe x 4:40, Euskoprincess, Bengo, La Txama, Mirua eta Arepas taldeekaz batera. Ganera, kolaboratzaileen zerrendea zabaltzen joango dala adierazo dabe.

Gaua luzetzako asmoz, Nafarroako musikariek after puska atondu dabe, goizeko 06:00ak arte.

Sarrerak bihar, hilak 21, jarriko dira salgai hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu