'Ehungitzarako narratiba berriak esploratzen' erakusketea atondu dabe
2024-11-18 12:45 KultureaZemendiaren 19tik 25era arte, La Perreran.
Bilboko Udalak Ehungintzako narratiba berriak esploratzen erakusketea inaugurauko dau bihar, martitzena, zemendiak 19, La Perreran, Konekta Ideiak: GreenGlam, moda jasangarria udal programearen barruan. Erakusketea aste osoan bisitau ahal izango da, zemendiaren 25era arte.
Marta Repáraz eta Martín del Bustoren Guzedido eta Arantxa Esparzaren Amerikana bat artisau-joskintzako teknikekin egiteko prozesuaren ikerketa, dokumentazioa eta erregistroa izan ziran Konekta Ideiak: Greenglam, moda jasangarria udal programearen deialdiaren irabazleak. Idea irabazleak, sei hilabetez egindako lanaren azken produktua dira. Prozesu horretan, Bokashi Estudioaren laguntzino indibidualizatua izan dabe, mentoring teoriko eta praktiko bat eta erreferentziak eta sektoreko profesionalekiko hartu-emonak. Ganera, 3.000 euroko dotazinoa eskuratu dabe, Udalak materialetarako eta ekimena egiteko behar diran beste elementu batzuetarako emona.
Bihar, 11:00etan, Raquel Buj material barrietan, artisautza barritzaileetan eta fabrikazino digitalean espezializautako moda esperimentaleko diseinatzaile eta arkitektoak Gorputza, materia eta natura masterclassa emongo dau, hainbat diziplina buztartuz: artea, jantzea, arkitekturea eta materialen ikerketea. Jarduerea doban da eta izen-emoteak Bilbao Gazte webgunearen bidez egin daitekez.
Ehungintzearen munduan ikuspegi tradizinonaletik hasita materialei jagokonez izan diran aurkikuntzen isla da erakusketea. Azpimarratzen dau preminazkoa dala gure gorputzetatik urtetea, arretea materialetan jarteko, materialak eraldateko eta kontakizun ekologiko barriak sortzeko dituan aukeretan, hori guztia egungo krisi klimatikoaren testuinguruan.
Guzedido
Marta Repáraz eta Martin del Bustok euren arte-diziplinak alkartu ditue, itsasoagaz lotutako piezak sortzeko. Holan, hainbat obra ikusi ahal izango dira, argazkigintzearen eta modearen arteko mugak lausotzeko ariketa bezela.
Amerikana bat artisau-joskintzako teknikekin egiteko prozesuaren ikerketa, dokumentazioa eta erregistroa
Arantxa Esparza Juan Antonio Andrade jubilautako jostunagaz ibili da artisau-joskintzearen prozesu tradizinonala aztertu eta jagoteko. Erakusketearen emoitza bezela, tradizinoa eta egungo barrikuntza teknologikoak buztartzeko jantziak sortu ditu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!