'Liban, Les Secrets Du Royaume De Byblos' filma izan da irabazlea
2024-11-18 09:45 ZinemeaBidasoako XXIV. Nazinoarteko Zinemaldi Arkeologikoan.
Bidasoko Arkeologia Zinemaren Nazioarteko XXIV. Jaialdiko nazinoarteko epaimahaiko kideak, Antonio Pizzo buruak, eta Itziar Vergara, Vanesa Fernández, Mattin Aiestaran eta Mertxe Urteaga bokalak, Epaimahaiaren Sari Nagusia honako filmari emotea erabagi dabe: Liban, Les Secrets Du Royaume De Byblos, Philippe Aractingik zuzendua, honako arrazoiakaitik: Gidoiaren, garapen narratiboaren eta edukiagaz batera doazen irudien kalidadeagaitik eta kategoriagaitik. Garai historiko oso berezi bateko aurkikuntza ikusgarri eta bitxia zuzenean jarraitzeko aukerea emoten deuskulako. Eta arkeologo-taldeak zelan lan egiten dauen gertutik ikusten ixteagaitik. Gainera, Libanon jazoten da, egoera politiko gogorra eta larria dauen herrialdean, eta deigarria da benetan, holako inportantzia eta kalidade handiko indusketea egin ahal izatea. Azpimarratzekoa da Ekialde Hurbileko herrialdea izanik, emakumeek daben presentzia eta erantzunkizuneko karguetan egiten dabizen lana ikustea be. Epai-mahaiak, gainera, aurkeztutako filmen maila handia nabarmendu dau.
EITB Saria, genero-ikuspegia sustatzen dauen saria, Terra X - Das Grab Der Schamanin, filmari emon jako, Christian Stiefenhoferek zuzendutakoari.
Hezkuntza Sailaren saria: balio pedagogikoak hobekien jasoten dituan filmari emon jako, Diving in Aegean History, Stelios Apostolopoulos zuzendariarena.
Zientzia Dibulgazinoaren Arkeolan Saria Terra X - Das Grab Der Schamanin filmak eroan dau, Christian Stiefenhoferek zuzendutakoak.
Ikusleen puntuazinorik handiena lortu dauen dokumentala eta, beraz, Publikoaren Sari Berezia irabazi dauena, Aitor Baztarrika Ocak zuzendutako Jesús Carrera: Hondarribiko gorria izan da, Jesus Carrera Olaskoaga buruzagi komunista izandakoaren bizitzea azaltzen dauen dokumentala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!