'Gabon hauetan, Bilbo eskatu dut' kanpainea jarri dau martxan Bilboko Udalak

Bizkaie! 2024-11-18 08:55   Pil-pilean

Sasoi berezi honetan uria sustatzea da asmoa.

Hemengo eta inguruetako jentea batzea da helburua eta gure uria erakargarria eta motor ekonomikoa eta kulturala izan daitela Gabonetan be. Azken urte bitan hain emoitza onak izan dituan kanpaina honegaz merkataritzearen, ostalaritzearen, aisialdiaren eta kulturearen sektoreak indartu nahi dira, herritarrak erakarriz Gabonetan gozau deiezan.

Esangura horretan, Bilboko Udalak kanpaina berezia dakr, astelehenetik aurrera, Gabonetan uria sustatzeko eta, bide batez, merkataritzea, ostalaritzea, aisia eta kulturearen sektoreak indartzeko.

Gabon hauetan, Bilbo eskatu dut lemeari eutsiz, aurreko urte bietan izan eba harrera onaren ondoren, Udalak kanpaina bat abiarazoko dau atzera be, urian dagozan gertuko denda eta establezimenduetan erostera eta konsumidutera bultzatzeko eta herritar guztiak gonbidetako urian sortzen dan giroaz gozau deien, #BilbaoGabonak proiektuaren barruan, edade guztietarako jarduerakaz.

Ekintza honen ardatz nagusia gure irudia tokiko ingurunean sustatzea da, baina baita eremu geografiko zabalago batera heltzea be, garraioan ordu eta erdira arteko distantziara bizi diran personak erakarteko, Gabonak baino lehen eta/edo Gabonetan zehar Bilbora konsumidutera eta gozetan etorri daitezan.

Gauzak holan dirala, Kantabrian, Burgosen, Logroñon/Errioxan, Nafarroan, Araban, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian ikusi ahal izango da kanpainea, baita Bilbon eta Bizkaian be. Horretarako, irudiak, kalean jarteko kartelak, markesinak eta autobusak, irratiko iragarkiak eta telebistako iragarkiak, hedabide digitalak / sareak eta bestelakoak erabiliko dira.

Kanpainak Bilbao Dendak merkataritza-alkartearen kolaborazinoa jasoko dau, sektore osoa batzen dauena eta haren establezimenduak oinarrizkoak dira urian.

#BilbaoGabonak proiektuaren barruan egiten diran jardueretarako (izotz sintetikoko pistea eta txirristak, produktu tipikoen eta artisautzearen merkatua, dekorazino-elementu barrien argiztapena, ikuskizunak...) preparetan dabizanean aktibetan da kanpaina hau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu