2024/11/19 .
Bilbon, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan (Tere Verdes pasabidea, Matikoko metro geltokia). | Jardunaldiak'Euskal kulturearen memoria, euskal literaturea eta emakumeak'.
Jardunaldiaren helburua da euskal emakume idazleek zer eta zergaitik idatzi daben eta idazten daben jakitea; bestetik, gure aurrekoen eta egungo idazleen arteko loturarik ete dagoan aztertzea.
Koro Garmendiak, Sabino Arana Fundazinoko Patronatuko kideak, Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak, eta Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko zuzendariak parte hartuko dabe hasiera-ekitaldian. Hizlariak, barriz, ondokoak izango dira: Xabier Altzibar, idazlea eta euskal literaturearen eta
hizkuntzearen ikertzailea. Altzibarrek euskal emakume idazleei buruz egingo dau berba, klasikoetatik hasita Gerra Zibilaren garairaino; Larraitz Ariznabarreta, euskal ikasketetan aditua eta Deustuko Unibersidadeko irakaslea, diktadura osteko euskal literaturako emakume idazleei buruz egingo dau; eta Jasone Osoro kazetari eta idazleak Azaleko autorretratuak izenburuko hitzaldia eskainiko dau. Idazleak bere ibilbide literarioaren
barri emongo dau, berak idatzitako liburuen azaletan oinarrituta.
Azkenik, hiru berbaldien ondoren, gaiaz eztabaidatuko dabe bertaratutako guztiek. Aurreko edizinoetan, besteak beste, musikea, pinturea, antzerkia, zinemea, abesbatzen mobimentuak, hezkuntzea eta bestelakoak jorratu dira jardunaldi honeetan.
Ordutegia: 9:30etatik 13:00era.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!