Baffest Bilbora heldu da ia 10 urteko ibilbidearen atzera begirakoa eskaintzeko
2024-11-15 12:38 KultureaZemendiaren 15etik abenduaren 20ra, Baffest Bizirik ekimena izango da BBK Kunaren egoitzan.
Barakaldon, 2016. urtetik urtero-urtero egin dan Baffest Emakume Argazkilarien Festibalak Baffest Bizirik ekimena ekarriko dau Bilbora, hau da, festibalak 2024. urtera arte emon dauenaren barrikuspen txikia egitea helburu dauen ekitaldia eta jarduerak eskainiko ditu ikusleentzat. BBK Kuna emakumezkoek egindako estaduko argazki onenen egoitza bihurtuko da.
Baffestek 2025. urtean beteko dauen 10. urteurrenaren atarikoa izango da, aintzat hartzeko mugarria izateaz gan, emakumeak argazkilaritzearen arloan sustatzeko oinarrizko euskarri hori sendotuko dauela. Festibalak azken urteotan izan dituan momentu gogoangarrien atzera begirakoa eskainiko dau ekimenak, joandakoak eta etorkizunera begirakoak buztartuz.
Ekitaldiak hiru jarduera nagusi izango ditu, bertaratzen diranek Baffesten eta protagonisten unibersoan barruratzeko aukerea izan deien. Festibalean izan diran lan eta material historikoen erakusketan, Bizkaiko argazkilari biren lana jarriko da ikusgai: Tania Barrenetxea eta Asuntzi Martínez. Era berean, Sara Prieto artista grafikoaren edizino guztietako kartelen diseinuak erakutsiko dira. Era berean, aurreko edizinoetan Barakaldon izandako alkarketa eta lotura-bizipenak ikusteko gunea egokituko da.
Beste alde batetik, zemendiarenn 15ean, 19:00retan, Nagore Legarreta argazkilari eta komisarioak moderautako mahai-ingurua izango da Ganbara aretoan. Barritxuratzeko gogoetak izeneko saioan, goi-mailako profesionalek parte hartuko dabe, besteak beste, Yolanda Dominguezek, Tania Barrenetxeak, Sara Berasalucek eta Ainhoa Resanok, eta hainbat gai jorratuko ditu: emakumeen lekua argazkilaritzan eta ikusizko arteetan edo sektorea barritxuratzeko erronkak eta aukerak.
Horrezaz gan, BarrioRevelado argazki proiektu parte-hartzailea da, auzo baten nortasuna eta ezkutuko
istorioak biztanleen bitartez harrapatzeko gogotikk sortua. Proposamenak komunidade honetako gizarte-ehuna osotzen dabenen bizitzak, ahotsak eta memoriak ezagutarazotea
dau helburu.
Baffest, emakume argazkilariei lagundu eta ikusgarri bihurtzeko euskarria izan da 2016an sortu zanetik, emakume argazkilariei laguntzeko eta hareek ikusarazoteko euskarria izan da, eta emakumeen lekua indartu dau kulturearen eta arteareningurumarian. Atontzaileek eretxiz, Baffest bizikidetzea da, artea, esperientzia barriak argazkilaritzearen ikuspegi kritiko eta gogoetatsutik bizitea da.
Ekimenak BBK Fundazinoaren babesari esker egin da eta informazino guztia BBK Kunaren webgunean dago eskuragarri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!