'Elektrizitatea 25', Zea Maysen bersino indartsuena
2024-11-15 11:04 MusikeaEuskal Herriko txoko guztietara heldu da.
Datorren urtean, 2025ean, Zea Maysen bigarren diskoak, Elektrizitateak, 25 urte beteko ditu. Halanda ze, Elektrizitatea abestiaren bersino barria kaleratu dabe, 33 emakume artistekaz. Horreezaz gan, Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Fernando Velezquezez izan dira.
Beraz, abestiak dimensino barria hartu dau: emoitzagaz oso hunkituta gagoz adierazo dabe taldekideek. Jose Lastrak eta Zea Maysek produzidu dabe kantua. Bideoklipa egitearen ardurea, Fair Saturday Fundazinokoek hartu dabe eta grabazinoak, barriz, Tio Peten egin ditue.
Eskerrak emon nahi deutsegu obrea posible egin dabenei, geure historiaren parte bihurtu baita.
Dagoeneko, 120.000 ikustalditik gora ditu YouTuben eta 50.000, Spotifyn.
Emakume parte-hartzaileak
Afrika Bibang, Ane Barcena, Ane Barrenetxea, Eider Iturriaga, Eire Maia, Eire Salegi, Elena Caballero, Esti Markez, Ianire Aranzabe, Iholdi Beristain, Itziar Ituño, Izaro Alzaga, Izaro Andres, Janire Lopez, Jone Laspiur, Josune Arakistain, Kattalin Barcena, La Basu, La Furia, Libe Kortazar, Lide Hernando,Lola Guerricaechebarria, Maite Santamaria, Mamen Rodrigo, Maren Berzosa, Maria Blanco, Natalia Garmendia, Natalia Perez, Nerea Loron, Olaia Inziarte, Olatz Salvador, Sara Zozaya, Uxue Amonarriz, Zaloa Urain eta Zoe Igartiburu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!