Manic Street Preachers eta The Flaming Lips, Azkena Rockeko lehen baieztatuen artean
2024-11-14 10:46 MusikeaSarrerak, zemendiaren 20an jarriko dira salgai.
Azkena Rock Festivalak hurrengo edizinoko lehenengo taldeak iragarri eta 2025ko bagilaren 19, 20 eta 21ean Gasteizko Mendizabalan izango dala adierazo dau.
ARFren betiko ezaugarrietako bat izan da rock & rolla, jaialdiaren nortasunagaz bat egiten baitau eta horren erakusgarri da gaur aurkeztu daben artisten aurrerapena, besteak beste, Manic Street Preachers, The Flaming Lips, Lucinda Williams eta Melissa Etheridge.
Sarrerak, zemendiaren 20an jarriko dira salgai prezio berezian, hemen. Ganera, aurreko edizinoren batera etorri diranak, aurresalmenta esklusiboa izango dabe bihartik (hilak 15) aurrera. Bestalde, Kuadrilla bonua eskuratzeko aukerea dago 700 euroren truke (6 bonu 5 ordainduta).
Horrezaz gan, betiko lez, bertara joateko autobusak atondu ditue, ondoko tokietatik: Bilbo, Iruña, Donosti, Zarautz, Arrasate eta Altsasu.
Honako honeek dira baieztautako artistak:
- Manic Street Preachers.
- The Flaming Lips.
- Lucinda Williams.
- Melissa Etheridge.
- Richard Hawley.
- Reckless Kelly.
- P.I.L.
- Turbonegro.
- Π L.T.
- The Hellacopters.
- Buzzcocks.
- Diamond Dogs & Chris Spedding.
- Kaotiko.
- Quique González.
- Dead Kennedys.
- The Chesterfield Kings.
- Robert Jon & The Wreck.
- Masters of Reality.
- La estrella azul.
- Derby Motoreta’s Burrito Kachimba.
- Psilicon Flesh.
- Ezezez.
- Libe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!