ETSk kontzertua eskainiko dau Derion
2024-11-13 11:25 MusikeaZemendiaren 23an, 22:30ean.
Zemendiak 23an, zapatua, En Tol Sarmiento (ETS) taldeak kontzertua eskainiko dau doban Derioko kirol kantxa estalietan. Ekitaldia, Udazkena Martxan udal ekimenaren parte da, herriko gazteen eskaerei erantzuten deutsen eta hirugarren edizinoa egiten dabilen ekimena.
Jardunaldia 21:00etan hasiko da Eideren kontzertuagaz, Nøgen taldeko abeslari ohia. 22:30etik aurrera, arabar taldearen doinu alai eta biziez disfrutetako aukerea izango dabe bertaratutakoek; Aukera berriak, Zurekin Batera edo Ametsetan lako kantuekaz.
Kontzertuak frontoiaren ondoan kokatzen diran kirol-kantxa estalietan izango dira. Ganera, bertaratzen diranek hainbat zerbitzu izango ditue eskura: txosnak, parking gunea eta auzoz auzo ibiliko dan gaueko autobusa (doban). Horreezaz gan, Euskotrenek garraio publikoaren zerbitzua indartuko dau.
Mobikortasun urriko personentzako gunea be egokitu da; hori bai, erabilteko, aldez aurretik erreserba egin beharko da hemen.
Esther Apraiz alkatearen esanetan: Herritarrei bertaratzeko eta kontzertuaz disfrutetako deia egiten deutsegu, izan be, egungo talde euskaldun potenteenetako bat izango dogu Derion. Historia egiten ari dan taldea hain zuzen be; euskerazko musika-proiekturik garrantzitsuenetarikoa, plataforma digitaletan gehien entzuten dana, sare sozialetan jarraitze ugari dituana eta kontzertuetan jende gehien mobilizatzen dauen euskal taldea. Beraz, modan dagoan taldea da, ez gazteen artean bakarrik, baita nagusiagoen artean be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!