Bilbok harrerea egin deutso Akordeoien Orkestra Sinfonikoari

Bizkaie! 2024-11-12 12:47   Musikea

Udalak, taldearen musika-ibilbidea autortu dau.

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotzi Gonzalo Olabarriagaz batera, harrerea egin deutso Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoari, taldearen musika-ibilbidea autortzearren, 60 urtetik gora izan baita erreferente urian.

Ekitaldia Arabiar Aretoan izan da eta bertan egon dira Asier eta Amagoia Loroño, akordeoien orkestrako presidentea eta zuzendaria, hurranez hurran.

Juan Mari Aburtok nabarmendu dauenez, akordeoien orkestreak musika klasikoari eta euskal kultureari ekarpen handia egin deutso. Erreferentzia parebakoa da bere generoan, konserbau eta babesten jarraitu behar dogun ondare artistikoa, hain gurea dan instrumentu horretaz disfrutau ahal izateko.

Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak hainbat sari jaso ditu bere ibilbidean zehar, besteak beste, Bilboko Ospetsuak 2005ean eta Bizkaitar Argia-Ilustre de Bizkaia 2015ean. Ganera, Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Dominea jaso dabe.

Bilboko taldea, 1963an sortu eban Josu Loroño musikariak. Josu aitzindaria izan zan musika klasikoan akordeoia joten. Haren pasinoa, Asier semeak eta Amagoia alabak jaso dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu