Gaur, hilak 12, Pello Gutierrezen 'Erreplika' dokumentala Bilboko Zinebin
2024-11-12 10:02 ZinemeaZinema-aretotan 2025. urtean estreinauko da.
Erreplika dokumental luzeak 66. Zinebi - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdian parte hartuko dau, Beautiful Docs - Munduko film luze dokumentalen panorama, sailaren barruan. Lehiarik bako sail honek dokumentalaren nazinoarteko panoraman jazotakoa islatzen dau. Filma gaur, zemendiak 12, martitzena, gaueko 21:30ean ikusi ahal izango da Golem Alhondiga zinema-aretoan. Erosi sarrerak lehiatilan edo hemen.
Dokumentalak Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan izan eban munduko estreinaldia, Zinemira sailean eta bertan, Euskal Zinemearen Irizar Sariaren Epaimahaiaren Aitamen Berezia lortu eban.
Iñaki Sagastume, David Aguilar Iñigo eta Pello Gutiérrezek idatzia eta Pello Gutiérrez berak zuzendua, Erreplika euskerazko 74 minutuko dokumental bat da. Argazki zuzendaria David Aguilar Iñigo da eta Arte zuzendaria Arrate Rodríguez. Soinuaren ardurea Maitane Carballorena izan da, Iosu Gonzalez soinuaren diseinua egin dauelarik; Maider Blázquez Gonzalezek nahasketak egin ditu; Maite Larburuk soinu-bandea sortu dau. Pello Gutiérrez eta David Aguilar Iñigok egin dabe filmaren montajea; Iñaki Sagastume da produktorea da; eta Kany Peñalba produktore-laguntzailea.
Zinebi Networking EITB saria irabazi eban proiektuak (Bilboko dokumentalen eta film laburren jaialdia) eta Bartzelonako L'Alternativa zinemaldiko Cinema Pendent sailean parte hartu eban (GAC-eko Pitching Forumean). Sustraiak laborategi eta erresidentzia artistikoan parte hartu eban, Katixa Agirre eta Harkaitz Canoren gidaritzapean. María Zamorak eskainitako Nazioarteko Koprodukzino tailerrean parte hartu eban, (Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi), Alvaro Vegak eskainitako pitching tailerrean, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadin), eta baita Bilibin Circularren Green Film ikastaroan be (IBAIA eta Basque Green Filmek atondutakoa).
Erreplikak EITBren partaidetzea dauka eta Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzea be bai. Zinema-aretotan 2025. urtean estreinauko da.
Pello Gutiérrez zuzendariaren eretxiz: Dokumental hau irudien bidez sortu baina ahotsaren bidez garatu da. Nire ahotsak gidatzen dau filma eta protagonisten ahotsek emoten deutse jarraipena: joaneko jazoerak gogoratzen ditue, desagerpenari buruz idatzitako dokumentu eta testuak irakurriz. Personaletik kolektibora, ikerketa honek herri honen oroimena arakatu nahi dau, irudi ezaren bidez. Eta, aldi berean, galdu barri dogun ahaidearen galerearen aurrean, irudiari eta memoriari buruzko hausnarketea planteetan dau.
Pello Gutiérrez Peñalba
2007an Zazpi T’erdi produkzino-etxea sortu eban David Aguilar eta Iñaki Sagastumegaz batera. Pello Gutiérrezek beste modu batera ezagutu ezingo leukezan errealidadeetara hurreratzeko modu legez ulertzen dau zinemea. Haren ibilbidean hainbat gairi buruzko dokumentalak idatzi eta produzidu ditu eta nazinoarteko jaialdietan saritua izan da. Esperimentazinoa eta bideoaren erabilerea espazio eszenikoetan be jorratu ditu. Horrezaz gan, hainbat kolektibo, alkarte eta erakundegaz batera zinema hezkuntza ikastaroak eskaintzen ditu: Tabakalera, Cinema en curs, Donostiako udala, Donostia Kultura, SOS Arrazakeria... Azkenik, zinemaren zabalpenerako hainbat esperientzia kolektibo atontzen be badabil: LUPA dokumentalen mostra (2008-2018), NOKODEK bideo sormen eta musika experimentalaren mostran (2010-2024) eta Motz film laburren mostran (2016-2019).
Makaitxau bat film zeuzen ditu, besteak beste, Hacia la Niebla (2022). Soinua eta montajea; La vía flotante (2019). Zuzendari-kidea; Zain (2018). Gidoia eta zuzendaritzea; Ozpinaren sindromea (2018). Gidoia eta zuzendaritzea; Converso (2017). Gidoia eta montajea; Heriotza bikoitza (2017); Biutz (2014); Oírse (2012). Gidoia eta montajea; eta Heroínas sem nome (2010). Zuzendari-kidea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!