Miren Agur Meabek eta Paul Caballerok umeentzako ipuinak kaleratu ditue

Bizkaie! 2024-11-12 08:33   Kulturea

Kuttunen Kuttunak, Txin Txinboa eta Zazpi Zapaburuak hain zuzen be.

Bilboko Udaleko Hezkuntza Sailak, irakurketea sustatzeko konpromisoari eutsiz, Miren Agur Meabe idazle bizkaitarraren eta Paul Caballero ilustratzaile bilbotarraren umeentzako ipuinen trilogia kaleratu dau. Uriko liburutegi eta ikastetxeetan banatuko dabe.

Eider Bilbao Bilboko Udaleko Hezkuntza Saileko zinegotzi-ordezkariak adierazo dauenez, txiki-txikitatik bultzatu nahi dogu irakurketea. Ikastetxeak eta udal-liburutegiak baliabide materialez hornidutea aurrerapausoa da. Bilboko ume elebidunen etorkizunerako tresna erabilgarriak sortzen jarraituko dogu, horreen hazkunde integrala babesteko eta Bilbo uri barritzaile bihurtzeko hezkuntzearen arloan.

Kuttunen Kuttunak, Txin Txinboa eta Zazpi Zapaburuak lanen helburua da gaztetxoenen artean irakurketea sustatzea, horreen irudimena eta fantasia elikatzea hain zuzen be.

Hiru ipuinek ilustrazino bikainak ditue; alderdi hori, Paul Caballero ilustratzaile bilbotarrak landu dau, Miren Agur Meaberen kontakizunetan oinarrituta. Ipuinak 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat dira.

Guztira, Bilboko Udaleko Hezkuntza Sailak 350 ale banatuko ditu uriko liburutegi eta ikastetxeetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu