Literaktum letren jaialdia zemendiaren 11tik 24ra izango da
2024-11-12 07:56 KultureaLetrak zeruertzean da 2024ko goiburua.
Letrak zeruertzean izango dau izenburu aurtengo jaialdiak eta literaturearen eta gatazka sozial, politiko eta gerren eta horreen ondorioen arteko hartu-emonak aztertuko dira. Egoera bidebakoetatik datozen indarkeria eta gatazkek behartutako migrazioen ondoriozko nortasun eza be izango dira berbagai.
Jaialdiaren gai nagusiaren harian, Literaktumen izango dira David Uclés, Eduardo Halfon, Monika Zgustova, Fermina Cañaveras, Juan Manuel Zaragoza, Javier Zamora, Sergio del Molino, Antonio Monegal eta Adania Shibli.
Beste gai batzuen inguruan idatzi dituen lan barriak aurkeztuko ditue Unai Elorriagak, Sabina Urracak, Karmele Mitxelenak, Máximo Huertak, Beñat Sarasolak, Dolores Redondok, Fatma Aydemirrek eta Carmen Molak.
Eta Luis Martín-Santos idazlearen jaiotzearen mendeurrenean, beste idazle bat, Enrique Vila-Matasek egingo dau berba harek idatzitako Tiempo de silencio nobelaz San Telmo Museoan ikusgai dagoan erakusketeagaz lotutako jardueran. Anne Rearicken argazkiek, Markos Gimenoren palindromoei jarritako irudi-kartelak, Mila Garciaren Papelezko arimadun istorioak eta Irabazi Arte! telesailean oinarritutakoak osotzen dabe erakusketen eskaintzea.
Kutxa Fundazinoa, Donostia Literatura Sariek, Literaktum Txikiak, kontzertuak, errezitaldi musikatuak, irakurketa dramatizatuak, Kafkaren lanetan oinarritutako afariak eta beste hainbat jarduera dagoz Donostiako hainbat espaziotan gauzatuko dan programazinoan, literaturea uri osora zabalduz.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!