Bueltan dira Bermeoko San Martin auzoko jaiak
2024-11-11 13:49 KultureaZemendiaren 15etik 17ra.
Auzolanean atonduta, bueltan datoz San Martin auzoko jaiak. Bermeoko Udalaren laguntzinoagaz, San Martin Auzoko Alkarte Soziokulturala Bermeo (SMB) ibili da jaiak berreskuratzeko lanetan eta gogoa egi bihurtu dabe.
Musikearen arloan, publiko guztientzako kontzertuak antolatu ditugu. Gainera, umeei garrantzia handia eman gura izan deutsegu (mozorroak, olgetak...), baita kirolari be; esaterako, San Marton lasterketea berreskuratu dogu eta kalean eskubaloia kalean be egongo da. Danetarik landu dugu, herritar guztiek ondo pasetako aukerea izan deien, azaldu dabe SMB alkartekoek. Gainera, atontzaileen helburua jaia auzo guztira zabaltzea izan da. Horregaitik, gune nagusia San Martin kalean egongo bada be (umeentzako parkea eta kalistenia gunea dagozan ingurua), auzo guztira zabaldu ditue ekitaldiak. Ekimen honen jatorria gogoratu dabe: aspaldi gabiz, San Martin jaiak gogoratzen. Orain urteetako San Martin jaietan kontzertuak egozala gogoratzen genduan, giro ederra egoala, San Marton lasterketa egiten zen... Gainera, kanpotik ikusten zan auzoko personak bat eginda egozala. Nostalgia emoten euskun beste auzo batzuetan jaiei eusten eutsiezala eta, gurean, hobeto kokatuta egonda, jairik ez egotea, pena handia emoten euskun.
Jaiak atontzeko beste idea bat zan, auzoan bizi diran personek alkar ezagutzea eta edade guztietako personak batu eta horreen guztien inplikazinoa lortzea: auzoa asko hazi da, hainbat eremu integrau ditu, baina giza kohesino hori falta zan, dinoe. 2023. urtearen amaieran hasi zan hau guztia, sei laguneko talde bat batuz: lehenengo urratsa San Martin Auzoko Alkarte Soziokulturala Bermeo (SMB) sortzea izan zan. Oso lan gogorra izan da, jaiak berreskuratzea, alkarte bat sortzea, dokumentazinoa, hainbat personagaz batzea... Ordu asko izan dira, bilera asko, ez da lan erraza izan.
Kontuak kontu, idea eta ilusinoari eutsiz, formea emoten eta finantziazinoaren bila hasi ziran: denda txikiei laguntzinoa eskatu geuntsen eta espero dogu hau guztia lehen urratsa izatea hazi hau loratzeko, auzoa egiteko eta, batez be, gozetako. Jai honeek auzo-lotura bat sortzeko balio izatea be espero dogu, belaunaldi askotako personak, betikoak eta barriak alkartzeko eta Bermeori hainbeste ekarpen egin dizkioten jaiak berreskuratzeko.
Endika Etxebarria Telleria Kultura zinegotzia oso pozik agertu da hainbeste urteren ostean, San Martin jaiak berreskuratu diralako: plazerra da San Martin auzoko jaiak bueltan izatea eta gaur San Martin egunean bertan, jai horreek aurkezten egotea. Hemen ikusi da, auzolanagaz eta inplikazinoagaz posible dala gauza politak egitea. Eskerrak emon gura deutsedaz San Martin jaiak atontzaile lanetan ibili diran guztiei.
Egitaraua
- Zemendiak 15:
- 17:30: txokolatadea bizkotxoakaz, txosnan
- 17:00-18:00: mozorro lehiaketan izena emon, txosnan; Gaia: San Martin. Ondoren: kalejirea auzoko tabernetatik.
- 19:00: txupinazoa, txosnan
- Ondoren: Asier Romerok auzoko historiari buruzko berbaldi txiki bat emongo dau.
- 19:15: Mozorro lehiaketako sari banaketea, txosnan.
- 19:30-21:00: Saltsa dantza ekitaldia, Dantzaz Blai taldearen eskutik.
- Txosnan hasi eta auzoko tabernetatik egingo dute kalejira
- 20:00: Kanta Kanta Lorue txosnatik hasita eta auzoko tabernetatik.
- 21:30-00:30: Argitu erromeria, txosnan.
- Ondoren: Dj Musika saioa, txosnan.
- Zemendiak 16
10:00: San Marton lasterketarako dorsalen salmentea eta goizean taloa eta txorizoa txosnan.
- Zemendiak 17
- 10:00: Auzo osotik, bigarren eskuko produktuen azokea.
- 10:00-13:00: Eskubaloia kalean, Urdaibai Eskubaloi Taldearen eskutik, Zubiaur Tar Kepa kaleko plazan.
- 12:00-13:00: Fitness ekitaldia Yoli Babioren eskutik, txosnan.
- 13:00: Zozketak eta sari banaketak, txosnan.
- 13:30-14:30: Umeen danborrada Gaztelugatxe Danborrada Taldearen eskutik, txosnatik hasita.
Ondoren: Jaien amaierea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!