‘Hartzea ematea DA!’ leloa irudi eta musikeagaz jantzi dau Durangoko Azokako spotak
2024-11-11 12:53 KultureaHogei segundoko ikus-entzunezko bizia da.
59. Durangoko Azokaren spota lau haizetara zabaldu da gaur. Hogei segundoko ikus-entzunezko bizia da, estetika aktualekoa. Eslogana indartu nahi izan dabe sortzaileek. Islatu gura izan da euskal kulturan irakurle, entzule, ikusle eta bestelakoek daben garrrantzia, idazle, musikari edo antzezle izatearena bestekoa edo handiagoa dalako, azaldu dabe Sorland agentziako kideek. Gidoia lantzerakoan, horri egungo estetikea emon nahi izan deutse, aurtengo irudi nagusiagaz bat; estetika bisuala, soinuduna eta zentzunezkoa.
Irakurtea idaztea da, entzutea kantetea da, ikustea antzeztea, alkar aditzea pentsetea, egotea egitea da, eta Hartzea ematea DA. Leloaren uniberso hori asko gustau jake Arrigurikoei eta spotean txertatzea erabagi dabe, mezua bera ere hobeto ulertarazteko asmoz. Spotaren istorioari jagokionez, ideak hartzetik barriak sortzera doan prozesua kontau dabe: liburu bat irakurri, esaldi batek inspirau, letra bat idatzi, letra hori abesti bihurtu, abesti hori bideo baterako erabili... Prozesu hori 20 segundotan azaldu nahi izan dogu, modu zuzen eta dinamikoan.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaritza: Arriguri.
- Gidoia: Sorland Agentzia.
- Aktorea: Nerea Sanz.
- Musika eta Soinua: Asier Renteria.
- Ekoizpena: Xabier Fernan.
- Gaffer: Ander Urrosolo.
- Kolorea: Ruben Casss.
- Arte Zuzendaritza: Paloma Merino
- Kamara laguntzailea: Cesar Fernandez Xixa.
- Ahotsak: XSakara, Paula Goitia eta Nerea Sanz.
- Extrak: Insa Cisse, Unai Renteria, Ismene Apraiz, Itxasne Luperena, Itxasne Gutiez, Beñat Goitia, Iker Gonzalez, Garazi Atxikallende...
- Eskerrak: Pevasa, Zugaza Zinema, Landako Gunea, Toki Alai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!