Gaur hasiko da UPV/EHUko errektorea hautatzeko kanpainea
2024-11-11 10:50 KultureaEva Ferreirak eta Joxerramon Bengoetxeak Klaustroan aurkeztuko ditue beren programak.
Eva Ferreira, Ekonomia Aplikatuko katedraduna eta oraingo errektorea da; eta Joxerramon Bengoetxea, Zuzenbidearen Filosofiako katedraduna.
Euskal unibersidade publikoan hauteskunde kanpainea hasita dago eta zemendiaren amaieran jakingo da zein izango dan unibersidadeko errektorea datozen sei urteetan. Behin betiko aldarrikatu dira hautagaitzak eta datozen egunetan hautagai biek beren hauteskunde programak ezagutzera emongo ditue.
Hauteskunde kanpainea zemendiaren 8an hasi eta hilaren 24an amaituko da. Kanpainako mugarri nagusietako bat da zemendiaren 11n egingo dan Klaustroa, hautagaiek beren programak azalduko baititue bertan. Botoa emoteko egunak zemendiaren 26ra artekoak zango dira eta egun horretan behin-behinean aldarrikatuko da aukeratutako hautagaitzea. Boto haztatuen gehiengo soila lortzen dauen hautagaitzea aldarrikatuko da. Inpugnazinoak aurkezteko epea abenduaren 2an amaituko da. Inpugnaziorik ez badago, hurrengo egunean aldarrikatuko da behin betiko errektore hautetsia, hau da, abenduaren 3an.
Kanpainako egun batzuetan botoa aldez aurretik emoteko aukera egongo da. Aldez aurreko botoa emongo da fakultate, eskola eta campusetako idazkaritzetan, horretarako zehaztuko dan ordutegian. Aldez aurreko botoa zemendiaren 18tik 21era bitartean emon ahal izango da. Errektorea unibersidadeko agintari akademiko gorena da. Errektorea unibersidadeko kideek hautatzen dabe, hautaketa zuzenaz eta sufragio unibersal, libre, sekretu eta haztatuaren bidez. Errektore izateko hautagaia arduraldi osoan dabilen irakasle-ikertzaile iraunkor doktorea izan behar da eta izan behar ditu, gitxienez, ikerketako hiru seiurteko, irakaskuntzako hiru bosturteko eta lau urteko esperientzia unibersidade kudeaketan, kide bakarreko kargu batean. Aurkeztu diran hautagaitza biek gitxienez klaustrokideen % 10ek sinatutako bermea dabe.
Errektore izateko hauteskundeetan emondako botoa haztatua da, unibersidadeko kidego bakotxari ehuneko bat esleitzen jako eta, horregaitik, hautagaitzen emoitzak ehunekotan emoten dira. Ondokoak dira kideei jagokezan ehunekoak: 1) unibersidadeagaz lotura iraunkorra daben irakasle doktoreak, % 56.25; 2) lotura iraunkorra daben irakasle ezdoktoreak eta lotura iraunkorra ez daben irakasle-ikertzaile doktoreak, % 8; 3) gainerako irakasle-ikertzaileak, % 1,59; 4) ikasleak, % 22,08; eta 5) teknikariak eta kudeaketako eta administrazino eta zerbitzuetako langileak, % 12,08.
Aurkeztutako hauagaitzak
- Eva Ferreira Garcíaren hautagaitzea
- Idazkari nagusia. Miren Josune Pérez Estrada.
- Arabako Campuseko errektoreordea. Jordan Santos Concejero.
- Bizkaiko Campuseko errektoreordea. Gorka Moreno Márquez.
- Gipuzkoako Campuseko errektoreordea. Agustín Erkizia Olaizola.
- Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea. M. Junkal Gutiérrez Mangado.
- Irakasleikertzaileen arloko errektoreordea. Federico Recart Barañano.
- Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea. María González Alriols.
- Ikerketaren arloko errektoreordea. Inmaculada Arostegui Madariaga.
- Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea. Guillermo Quindós Andrés.
- Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea. Fernando Tapia Alberdi.
- Graduko eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea. Beronika Azpillaga Larrea.
- Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordea. Mikel Villamañe Gironés.
- Gerentea. Matxalen Ezcurra Llorente.
Joxerramon Bengoetxea Caballeroren hautagaitzea
- Idazkari nagusia. Leire Garmendia Arrieta.
- Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako errektoreordea. Igone Zabala Unzalu.
- Arabako Campuseko errektoreordea. Ixone Fernandez de Labastida Medina.
- Bizkaiko Campuseko errektoreordea. Estitxu Garai Artetxe.
- Gipuzkoako Campuseko errektoreordea. Juana Goizueta Vértiz.
- Ikasle eta Partaidetza errektoreordea. Asier Blas Mendoza.
- Irakasle eta ikertzaileen errektoreordea. Efren Areskurrinaga Mirandona.
- Gradu eta Eraldaketa Digitaleko errektoreordea. Urtza Garay Ruiz.
- Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako errektoreordea. Ainhoa Berasaluze Correa.
- Ikerketa errektoreordea. Jon Umerez Urrezola.
- Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordea. Gotzone Barandika Argoitia.
- Koordinazio, Kultura eta Konpromiso Sozialeko errektoreordea. Aitziber Mendiguren Ordorica.
- Harreman Instituzionalen eta Komunikazioaren arloko errektoreordea. Marian Iriarte Ormazabal.
- Gerentea. Javier Varona Guarás.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!