Mari Mar Gonzalez, Soraya Bustamante, Josu Gutierrez eta Itziar Gallastegi izan dira irabazleak

Bizkaie! 2024-11-08 13:36   Pil-pilean

2024ko Getxoko Balkoi eta Leihoen lehiaketetako sariak emon ditue.

Amaia Aguirre alkatea eta Iñigo urkitza Ingurumen Zerbitzuko zinegotzia izan dira sariak emoten eta Balkoiak eta Leihoak Edertzeko lehiaketan, lehenengo saria Mari Mar Gonzálezek jaso dau, 300 euroko bonoa Getxoko lorezaintzako dendetan konsumiduteko. Bigarren sailkatua Soraya Bustamante izan da; 150 euroko bonoa jaso dau, hori be lorezaintzako dendetan konsumiduteko.

Balkoiak eta Leihoak Edertzeko lehiaketan, Mari Mar Gonzalezen argazki saritua.

Argazki lehiaketeari jagokonez, beste sari bi emon dira. Irabazlea Josu Gutiérrez izan da (igaz be irabazi eban) eta bigarren sailkatua Itziar Gallastegi izan da. Biek 100 euroko bono bana eskuratu dabe herriko lorezaintzako dendetan konsumiduteko.



Argazki lehiaketan, Josu Gutierrezen argazki saritua.

Lehiaketan zehar ikusi dogun balkoi eta leiho bakotxa ez da dekorazinoaren erakusgarri hutsa, gure udalerriaren nortasunaren eta aniztasunaren isla da. Eskerrik asko denporea, ilusinoa eta ahalegina eskaini deuskuen guztiei, gure kaleak koloretsuagoak, atseginagoak eta biziagoak izan daitezan. Gure balkoiak lorez, kolorez eta sormenez Beteta ikusteak gure ingurunea edertzeaz gan, gure ongizatean eta bizi-kalidadean be laguntzen dau
, Amaia Aguirre alkateak sariak emoteko ekitaldian adierazo dauenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu