Bilbora heldu da Haurkuna, 2030 Agendearen erronkak txikiei hurreratzeko

Bizkaie! 2024-11-08 13:14   Pil-pilean

Ekimena BBKren Herriz Herri programearen barrikuntzetako bat da.

Datorren domekan, zemendiak 10, Haurkuna Bilbora helduko: Garapen Jasangarrirako Helburuak eta 2030 Agendaren erronkak olgeta eta jarduera sortzaileen bidez umeei erakusteko BBK Kunak sortutako jarduerea da.

Saioak doban izango dira, domekan, 10ean, goizean egingo dira, San Nikolas Plazan, 11:30etik 13:00era arte.

BBKk eta Bizkaiko udalek bultzatutako ekimena da, gizarte-eragin positiboa daben baterako ekintzak sustatzeko.

Jarduera hau 5 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Sorkuntza, birziklapen, musika eta olgeta tailerrak izango dira, gizarte lez etorkizunean aurrean izango ditugun erronkei buruz sensibilizetako. Dinamika sortzaile eta kooperatiboen bidez, garapen jasangarriagaz eta 2030 Agendeagaz lotutako balioak landuko dira, besteak beste, energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea (7. GJH), produkzino eta konsumo arduratsua (12. GJH), itsaspeko bizitea (14. GJH) edo lehorreko ekosistemen bizitea (15. GJH).

Herriz Herri, gizarte-eragin positiboa Bizkaiarentzat

Lehenengo edizinoan izandako erantzun bikainaren ostean, BBKk Herriz Herri proiektua jarri dau martxan berriro. Ekimen ibiltariaren helburua Bizkaian ahalik eta udalerri gehienetara heltzea da, aukera-bardintasuna, gizarteratzea eta garapen jasangarria sustatzen dituen eta 2030 Agendeagaz eta GJHegaz bat egiten daben proiektuak alkarregaz lantzeko.

Bizkaiko 52 udalerrik egin dabe bat ekimenagaz

Proiektu honni esker, bizkaitarren kohesino eta ongizateagaz dauen konpromisoa erakusten dau BBKk eta katalogo barritua aurkezten dau. Katalogo horretan, Haurkunaz gan, lurraldeko hainbat udalerritan gauzatuko diran ekimenak jasoten dira, besteak beste, gazteei zuzendutako proposamenak, kolektibo hori motibetako eta bardintasuna eta tratu ona bultzatzeko; emakumeari, inklusinoari edo kulturartekotasunari buruzko gaiak lantzeko ikaskuntza-komunidadeak; edo klima- aldaketeari buruz kontzientzietako zikloa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu