Astelehenean, zemendiaren 11n, Gaztainerre Eguna Eibarren
2024-11-08 07:55 KultureaAntxina hildakoen omenezko ondra-janagaz ospatzen zan.
Gaztainerre Eguna udagoienean Arimen Egunaren ondorengo bigarren astelehenean egiten da, batez be Eibar eta inguruetan. Lagunartean eta familian ospatzeko ohiturea da, normalean alkarte gastronomikoetan eta menua hauxe izaten da: barraskiloak, berakatz-zopea eta, zelan ez, gaztainak.
Juan San Martinek Gogoz liburuan ohitura honen inguruan idatzi eban eta azaltzen dauenez, egun hau familian ospatzen zan, etxean bertan, eta batzuetan familia bat baino gehiago batzen zan. Antza danez, urte batzuetan Astelena frontoian jantzak atontzen zituen egun honen bueltan.
Gaztain erreak zergaitik jaten ziran azaltzen dau testuan, izan be, antxina gure basoetan gaztainondo ugari egoan eta udagoienean jatekorik ugariena eta merkeena zan. San Martinek dino Gaztainerre hildakoen omenez egiten zala ondra-janaren antzerakoa dalako Domu Santu eta Arimen gauaren ondoren.
Lehen nabarmendu dogunez, badira urte asko eguna lagunarteko afari-merienda bategaz ospatzen dala.
Ohitura honi eta Eibarko kontuei buruz zerbait gehiago jakin nahi izan ezkero, hementxe dozu Juan San Martinen Gogoz liburua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!