EHUko Increarteko ikasleen 'Hiruzpalau Metro' erakusketea inaugurau dabe
2024-11-07 07:55 erakusketakAndrés Rivas Rodis eta Teresa Camacho Belmont artisten lanak zemendiaren 29ra arte ikusi daitekez.
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Erakusketa Aretoak (Hurtado de Amezaga kalea, 6 – Beheko solairua, Bilbo) Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak eta EHUko Arte Eder Fakultadeak daben akordioaren emoitzea dan beste erakusketa bat jasoko dau: Hiruzpalau Metro, Artearen Sorkuntza eta Ikerketa Masterreko (InCreArte) ikasle bik batera egindako lana. Errakusketea zemendiaren 29ra arte egongo da zabalik, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte, astelehenetik barikura. Sartzea doban da.
Andrés Rivas Rodísek (Santiago de Compostela, 2000), Arte Ederretan graduatua Universitat Politècnica de Valèncian eta Teresa Camacho Belmontek (Alacant, 1997), Arte Ederretan graduatua Alteako Unibersidadean, alkarregaz egin eben masterra 2023-2024 ikasturtean. Aldi horretan 40 metro koadroko tailer txiki bat konpartidu eben eta bertan egin zituen gaurtik aurrera Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan ikusgai egongo diran hamar artelanak. Hain zuzen be, lan horreek hilebeteetan asmau zituen lekuaren dimensinoak sortze-lanaren berezko elementu bihurtu ziran.
Lan egin eben espazioa –hortik dator erakusketearen izena– ikusmen, bizikidetza, jarduketa edo baita gure adierazpen artistikoaren beraren ohiko moduak be dislokau zituan interferentzia elementu legez jaso eben biek. Erakusketeak alkarbanatutako esperientzia hori islatzen dau, prozesu bat beste artista bategaz eta leku berean egiten danean zelan edegi eta kutsatu daiteken erakutsiz. Euren pintura deribazinoen bitartez, erakusketan egunerokotasunaren eta espazio intimoen arteko alkargunea buztartzen dira.
Alde batetik, paleta grisaxka, metalikoa, baltz eta urdin hotzakaz; eta, bestetik, gorri asea, dardaratsua, pototik atara eta oihalera doan pinturea. Pintura batzuen inguruak zurrunak eta ebagitzaileak dira, planoan eusten diran egitura sendoakk; beste aldetik, jausteko ilusinoagaz olgetan daben egitura ezegonkorren sistemen bidez ezartzen dan pintura-prozesua. Tailer txikia kontzeptu ezbardinen arteko loturea izan zan: ez dago benetan kontrakorik edo antagonikorik, dana batera existiduten da eta konpartidutako alkarrizketa espazio berean, esan dabe.
Batzar Nagusiak erakundearen EHUko Arte Ederretako Fakultadearen arteko loturearen emoitzea dan erakusketa barria gaur goizean hasi da, eta artista biak, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko burua eta Mahaiko kideak egon diran ekitaldian. Otaduik, nabarmendu dauenez, erakusketea Bizkaian trebatutako talentu gazteen beharra erakusteko Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak eta EHUko Arte Eder Fakultadeagaz orain dala hamar urte baino gehiagotik daben akordioaren beste kapitulu bat da. Horretarako, Batzar Nagusiak erakundeak erdiguneko espazioa lagaten dau, euren heziketa zikloa amaitzen daben unibersidadeko ikasleen sormena Bizkaiko ikusleakana errazago heldu daiten. Hitzarmen horren ondorioz, 2011tik urtero hiru erakusketa atontzen dira graduondoko ikasketak unibersidade-zentroan amaitzen dituen ikasleakaz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!