Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontua % 6,14 handitu da 2025ean
2024-11-05 07:45 KultureaDanetara, 392 miloe eurokoa izango da.
Kulturearen arloan (79,8M €, % 6 gehiago) beren talentua garatzeko eta munduan daben presentzia handitzeko tresnak emongo jakez artisten eta sortzaileen kolektiboari; azpiegiturak eta loturak indartuko dira kultura herritarren eskura jarteko; eta euskal kultura-ondareari etorkizuna emoteko lan egingo da.
Hizkuntza Politikeari jagokonez, (86,4M €, % 11,9 gehiago) sailak lan egingo dau euskerearen ezagutzea handitzen jarraitzeko eta bere erabilerea sustatzeko ingurune guztietan, batez be aisian, kirolean, barrikuntzan eta ingurune digitalean.
Jarduera Fisikoari eta Kirolaren arloan (17M €, % 9,2 gehiago) 2025ean arretea jarriko da kirola jarduera osasungarri lez sustatzeko eta Euskadiko goi-mailako kirolari laguntzeko prozesuetan.
Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak bere sailak 2025erako dituen aurrekontuak azaldu ditu Legebiltzarrean, Euskadi Barria. Ongizatean hazten aurrekontu-proiektuaren barruan. Guztira, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontua % 6,14 handitu da aurreko urteagaz alderatuta eta 392 miloe eurokoa izango da. Lehendakariordeak komunidade esangurea indartzeagaz zerikusia dauen Euskadi Barria proiektuaren hirugarren zutabean kokatu ditu aurrekontu honeek.
Lehendakariordeak azaldu dauenez, kultureak, hizkuntzeak eta kirolak etengailu lez funtzionetan dabe eta gizarte-kohesinoa, gure gizartearen garapena eta gure Herriaren nortasuna sortzeko gaitasuna dabe. Gure zeregin nagusia konexinoak sortzea da.
Bengoetxean adierazo dauenez, aurrekontu honeek legegintzaldiko helburuei erantzuteko bideratuta dagoz, besteak beste (1) kulturearen euskal sistemea indartzera, (2) euskerearen erabilera sozialean salto kualitatiboa emotera, eta (3) Euskadi Europako herrialde aktiboenetako bat bihurtzera, baita goi-mailako kirola sustatzera be. Ondoren, programaz programea zehaztu dau bere sailaren aurrekontu-proiektua. Bengoetxea lehendakariordeagaz batera, Kulturako sailburuorde Andoni Iturbek, Hizkuntza Politikako sailburuorde Aitor Aldasorok eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Gorka Iturriagak parte hartu dabe aurrekontuen aurkezpenean. Holan banatzen da aurrekontua:
- Kulturan euskal sistemea indartzeko: 79,8 milioe euro.
- Euskerearen erabilera sozialean salto kualitatiboa emoteko: 86,4 miloe euro.
- Euskadi Europako herrialde aktiboenetako bat bihurtu eta goi-mailako kirola sustatzeko: 17 miloe euro.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!