Katalan eta irlandera ikastaroak Bilbon
2024-11-04 13:17 KultureaZemendian hasita, aurten aukerea dago Bilbon hizkuntza oso interesgarri bi ezagutzeko.
Zenbat Gararen eskutik, katalana eta irlanderea ikasteko aukera izango dogu. Katalan eskolak martitzen eta eguen arratsaldeetan izango dira, zemendiaren 5etik bagileraren 19ra; irlanderea ikasteko, barriz, domeka eguerdietan izango dira eskolak.
Katalana eta irlanderea, hizkuntza bi eta kultura lagun ditugu, bakotxa bere ezaugarriakaz baina, euskereak bezela, urte luzez zapalkuntzeari eta diglosiari aurre egindakoak. Hizkuntza bi horreek ezagutzeagaz batera, lagun eta bidaide ditugun kultura eta nazino horreekazko hartu-emonak estutzeko aukerea emongo deuskue ikastarook.
Katalanaren kasuan, aurreko edizinoetan gurean egindako ikastaroen bideari jarraituko deutsagu eta Jordi Vives irakaslearen eskutik eskolak martitzen eta eguen arratsaldeetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara, zemenditik bagilera. Ikastaroen prezioa, ikasturte osorako, 340 eurokoa izango da (epe bitan ordaindu ahal izango da). Klaseak Gabriel Aresti euskaltegian izango dira. Informazino gehiago eta izen-emotea gure bulegoan edo 944237591 telefonoan.
Irlanderea ikasteko klaseak, barriz, doban izango dira eta gehienbat oinarrizko mintzamen edo berbakeran oinarrituta (David Henderson irakaslearen eskutik. Zemendiaren 10ean hasita, domeka eguerdietan izango dira, 12:00etatik 14:00etara, hilean bitan, Gabriel Aresti euskaltegiaren Kale Nagusiko egoitzan. Informazino gehiago eta izen-ematea 635 00 85 49 telefonoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!