Enkarterrietako Museoak kultur ibilbideakaz jarraituko dau zemendian
2024-11-04 07:50 KultureaUdabarrira arte, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen esku dagoan zentroak 17 jarduera programau ditu.
Zemendian atondutako ibilbideek Muskizko Muñatones gazteluan eta Gordexolako Berbikizko San Juan eta Molinarreko San Juan eleizetan dagozan pieza gotikoak ezagutarazotea da asmoa. Jarduera horreek eskualdeko parrokiakaz eta udalakaz eta lurraldeko beste zenbait kultur zentrogaz (El Pobaleko Burdinolea, Arkeologi Museoa, Euskal Museoa eta Arte Sakratuaren Museoa) alkarlanean egingo dira.
Jarduera horreek, joan dan bagilean Enkarterrietako Museoan inaugurau zan aldi baterako Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin erakusketearen barruan dagoz.
Proiektu horren emoitzea Enkarterriko kultu-tenpluetan zehar zabaldutako arte gotikoari buruzko argitalpena izan da eta datozan hileotan jarduera ugarigaz osotuko da. Jarduera horreek eskualdeko parrokiakaz eta udalakaz (Karrantza, Zalla eta Gordexola) eta Bizkaiko beste kultur zentro batzuakaz batera egin dira, El Pobaleko Museo-Burdinoleagaz (Muskiz), Arkeologia Museoagaz, Euskal Museoagaz eta Arte Sakratuaren Museoagaz, besteak beste.
Jarduera horreek guztiak doban izango dira eta bertara joan ahal izateko izen-emoteak aurretik zabalduko dira Enkarterrietako Museoaren webgunean.
Ibilbideak
Danetara 12 ibilbide programau dira Enkarterriko hainbat lekutatik. Kultur ibilbide horreek guztiak Jesus Muñiz Petralanda historialariak gidatuko ditu. Hasteko, Enkarterrietako museoko arte gotikoko Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin erakusketea bisitauko da. Ibilbidearen zati bat autobusez egingo da.
- Zemendiak 12
Muñatoneseko San Martinen tailea (Muskiz). Muñatones-Salazartarren orubean. Bisitea Muñatoneseko San Martin gaztelura eta San Martin baseleiza zaharraren hondarretara. Muskizeko El Pobal burdinoleagaz alkarlanean egindako jarduerea izango da.
- Zemendiak 23
Berbikizko San Joanen eta Molinarko San Joanen jatorri gotikoak (Gordexola). Bisitaldia Molinarko San Joan eta Berbikizko San Joan eleizetara. Bertan, XVI. mendearen hasierako harrizko tailei buruzko azalpenak emongo dira. Gordexolako Udalagaz alkarlanean egindako jarduerea izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!