Behotsik Orkestreak 'Camera Cafe' telesaila berreskuratu dau

Bizkaie! 2024-10-30 12:42   Musikea

Zemendiaren 1ean argitaratuko da lehen kapitulua.

Behotsik Orkestreak Camera Café telebistako formatu ezagunari autortzea egingo deutso. Guztira, lau kapitulu izango ditu minisailak. Konserbatorio batean girotua, telesaila zemendiaren 1ean hasiko da emitiduten YouTubeko kanalean eta ganerako sare sozialetan.

Barikuro, konserbatorioko irakasle eta zuzendaritza-taldearen zoritxarrak ezagutuko dira kafe makinako leiho begiluzearen bitartez.

Azken kapitulua zemendiaren 22an, barikua, argitaratuko da, musikarien jagole dan Zezilia Deuna egunean. Holan, urtero lez, Behotsik Orkestreak artearen eta kulturearen aldeko film labur aldarrikatzailea argitaratuko dau.



Zezilia Deuna, aldarrikapenerako eguna

Badira zazpi urte Behotsik Orkestreak Zezilia Deuna egunerako ikus-entzunezko piezea produziduten dauela, orkestrako kideen parte-hartzeagaz. Lan dana, taldea osotzen daben gazteen arteko alkarlanean egiten da, orkestrearen oinarrietako bati jarraituz.

Aitatzekoak dira 2020an argitarautako La Casa de las Partituras piezea, La Casa de Papel fenomenoari keinua eginez edo 2022ko Musicomio film laburra, Galder Pérez eta Ane Zabala aktoreen cameoakaz.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu