'Izan Lekeitio 700', Lekeitioren 700 urteak ospatzeko
2024-10-30 10:04 Kulturealekeitio700.eus webgunea sortu dabe.
1325eko zemendiaren 3an Maria Diaz Harokoak uri-gutuna emon eutson Lekeitioko herriari. Datorren domekan, 699 urte bete ditu Lekeitiok uribilduak eta 2025eko zemendiaren 3an, 700 izango ditu.
Datorren domekan 699. urte beteko ditu Lekeitiok datorren urteko zemendiaren 3ra arte, hau da, Lekeitiok 700 urte beteko dituan arte, asko izango dira herrian egingo dituen jarduerak Antton de la Lama Lekeitioko Udaleko kultura zinegotziak, Miren Agur Meabe idazleak eta Miren Pastor argazkilari eta kultur kudeatzaileak, Asier Txakartegi kazetariaren gidaritzapean.
Lekeitioko Udalak Izan Lekeitio 700 goiburuari eutsiz egingo ditu ospakizun danak: Miren Agur Meabek egin dau goiburua eta Miren Pastorrek, logoa, izan be, atontzaileok egitasmoa hausnarketarako tresna izatea gura dogu: 700 urte beteko dira Lekeitio uribildu izentau ebenetik eta horregaitik, herritarrei hausnartzeko gonbita be egin nahi deutsegu: nondik gatozen, non gagozan, eta batez be, nora joan nahiko geunken pentsetako. Eztabaidarako tresna izatea nahi dogu.
Horretarako, ezinbestekoa izango da herritarren parte hartzea: herriko alkarte eta eragileak animau ditugu parte hartu deien.
Webgune barria
lekeitio700.eus webgunea sortu dabe, programautako ekintza guztiak batzeko: besteak beste, berbaldiak, bisita gidatuak, mahai-inguruak, antzerkiak, artea kalean eta argitalpen didaktiko bat. Webgunean daborduko ipinita dagoz ekitaldi asko baina barritzen joatea da asmoa. Esangura horretan, herritarrei webgunea gitxika-gitxika begiratzeko eskatu deutse: Ekitaldi guztiez gan, sarrerak eta izen emoteak be bertatik egin ahal izango dira.
Kontuak kontu, ekitaldi guztiek izango dabe ezaugarri edo indargune batk: garapenerako borondatea, sormena eta zabalkuntzea, ingurua jagotea, bardintasunaren aldeko eta bizikidetzearen aldeko jarrerea.
Era berean zemendiaren 1ean eta 2an Ondarearen Europako Jardunaldiakaz bat egingo dau Lekeitio 700 egitasmoak eta berbaldi bi egongo dira. Zemendiaren 3an, barriz, hasiera ofiziala emongo deutse urte berezi honi: Iranzun Mentxakak aurkeztuta, Lekeitio 700. urteurrenaren egitaraua, ibilbidea eta helburuak ezagutzera emongo dira. Gauzak holan dirala, aurkezpen ekitaldi zabala egingo dabe 12:30ean, eleizpean. Aurretik, erraldoi eta buruhandien kalejirea egongo da.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!