'Miñan' antzezlanagaz hasiko da Azpeitiko jaialdia

Bizkaie! 2024-10-29 10:34   Kulturea

Zemendiaren 1ean hasi eta 24an amaituko dira 42. Euskal Antzerki Topaketak Azpeitian.

Artedramak Miñan antzezlana aurkeztuko dau zemendiaren 1ean eta emonaldiaren bezperetan, irrati solasaldia izango da Arantxa Iturbek aurkeztuta, Amets Arzallus, Ander Lipus eta Timberlake Wertenbakeren konpainian.

Urtero legez, euskeraz izango dira antzezlan guztiak eta aurtengo barrikuntzei jagokenez, Txalo Saria ez da urtero emoten, baina aurten bai: Pedro Otaegik jasoko dau, zemendiaren 2an, San Agustin Kulturgunean egingo dan ekitaldian. Corrado Masacci txotxongilogileak be azken urtea izango dau eta, esangura horretan, zemendiaren 1etik 15era, 45 urtez egindako lanen aukeraketa bat jarriko dau erakusgai Betharram aretoan. Corrado Masaccik erretiroa hartuko dauen arren, txotxongiloek izango dabe presentzia datozen urteetako topaketetan be, Tolosako Topic zentroak hartuko baitau haren lekukoa. Aurten bertan, zemendiaren 9an, gaztetxoentzako txotxongilo tailerra atonduko du Topicek (sarrera aurrez hartu behar da).

Soreasu Antzokian, Dinamoa sormen gunean, San Agustin Kulturgunean eta kalean izango dira aurtengo emonaldiak eta barrikuntzea izango da San Martin egoitzan be eskainiko dirala.

Zemendiaren 11n, Zimurrak lana ikusteko aukerea izango dabe egoiliarrek.

www.antzerkitopaketak.eus webgunean dago egitarau osoa eta topaketen historia konsultetako aukerea. Atari hori erabili ahal izango da sarrerak erosteko be. Helduentzako sarrerak 10 euroan dagoz eta umeenak 5 euroan. Bonuagaz, dobakoak dira emonaldiak.

Euskal Antzerki Topaketen 42. edizinorako kartela lehiaketa bidez aukeratu da eta Leire Derteano Lizarralde oñatiarrak egin dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu