Ostera 2024 Arrigorriagara helduko da zemendiaren 7an

Bizkaie! 2024-10-29 09:25   Kulturea

Euskeran mundo osoa kabitzen da!

Kultur-festibal ibiltaria da, aniztasunean eta aberastasun kulturalean oinarritutako etorkizuneko euskalduntasun (GU) barri bat irudikatu eta islatu nahi dau.

Balmasedastik Arrigorriagara, 4 egunetako egitarau bete-betea dakar Osterak Arrigorriagara: barriketaldia, musikea, bakarrizketea eta umeentzako ikuskizunaz gozetako aukerea izango dabe herritarrek zemendiaren 7tik 10era.

Arrigorriagako barriketaldian (zemendiak 7), Kultur Etxean, 18:30ean, Euskara bihar: nola aktibatu erabilera? Gaiaren inguruan barriketan eta hizkunzearen erabilerea handitzeko emon beharreko pausoak aztertuko ditue Kike Amonarriz, Jon Maia, Lutxo Egia eta Iholdi Beristainek.

Zemendiaren 8an, Lonbo Aretoan, arratsaldeko 20:00etan hasiko da Bakarrizketea (Antton Telleria, Julen Portilo, Esti Curiel eta Iker Plazaola). Doban.

Musikearen arloan, zemendiaren 9an, arratsaldeko 20:00etan hasiko da Gari eta Maldanberaren kontzertua. Doban.

Zemendiaren 10ean, barriz, eguerdiko 12:00etan, Lonbo Aretoan, Maddi Pirata ikuskizuna eskainiko dabe ume eta familientzako

Kontuak kontu, musikeari jagokonez, Janus Lester (urriak 5), Gari eta Maldanbera (zemendiak 9) eta Nøgen (zemendiak 30) kontzertuak programau dira Ostera 2024 kultur festibalaren barruan. Musikaz gan, eskaintza kultural zabal eta betea eskainiko jake herritarrei: Lidia De Lorenzo flamenko jantza konpainiaren Sentimundua ikuskizuna; Harrobi Dantza Bertikala konpainiaren Geure(ra) ikuskizuna; Antton Telleria, Julen Portillo, Esti Curiel eta Iker Plazaolaren Bakarrizketa saioa edo Maddi Pirata, Gora Bihotzak! edo Iratxoak eta basoko sorginkeria ume eta familientzako ikuskizunak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu