EKAk Halloween eta Gau Baltza seguru eta jasangarri baten garrantziaz ohartarazo dau
2024-10-29 08:13 KultureaMozorroen segurtasuna bermatzea eta konsumo arduratsuaren alde egitea da asmoa.
Halloween mundu mailan gero eta ezagunagoa da eta Euskadi ez da salbuespena. Gero eta persona gehiago, batez be gazteak, ospakizun honegaz bat egiten dabiz, gure lurraldean Gau Baltza tradizionalagaz buztartuz. Kultura-nahasketa honek,iluntasunagaz eta arbasoakaz lotuta, ospakizun hau sendotu dau Euskal Autonomía Erkidegoan.
Euskal Konsumitzaileen Alkartekook Halloween eta Gau Baltza modu seguru eta arduratsuan ospatzearen garrantzia azpimarratzen dogu; eta horretarako, zenbait gomendio alkarbanatu ditu, besteak beste, erosten diran mozorroek segurtasun-arauak beteten dituela egiaztatzea oso garrantzitsua dala, batez be, edade txikikoentzat diranak: oinarrizkoa da CE markaketea bilatzea, produktuek Europar Batasuneko segurtasun-arauak beteten dituela bermatzeko eta arrisku potentzialak ebitetako, adierazo dabe.
EKA, Euskal Konsumitzaileen Alkarteak goxokiak eta litxarreriak modu seguruan erostearen garrantzia azpimarratzen dau, konsumitzaileei beti iraungitze-datea egiaztatzeko eta behar bezela etiketautako produktuak aukeratzeko gomendatuz. Aitatu egunetako jai tematikoen inguruan, sarrerak erosi aurretik baldintzak ondo irakurtea gomendatzen dabe, itzulketa eta baliobakotze-politikak arretaz aztertuz. Era berean, sarrerak plataforma seguruetan erostearen garrantzia nabarmendu dabe, iruzurrei aurre egiteko.
Konsumo jasangarriagaz konpromisoa
EKAk herritarrak konsumo arduratsuagoaren alde egin deien gura dau: bertoko produktuak aukeratzea, berrerabilgarriak diran apaingarriak hautatzea eta produktu jasangarriagoak eskaintzen dituan tokiko merkataritzea babestea gomendatzen dogu. Halloween eta Gau Baltzaz gozetea konsumo kontzienteagaz bat etorri daiteke, ziurtatu dabe alkarteko ordezkariek.
Ospakizun seguru eta jasangarriak
Azkenik, EKAk gogoratu dau ospakizun honeek dibertigarriak eta seguruak be izan behar dirala: herritarrek ospakizun honeetaz gozetea nahi dogu, konsumitzaile lez dituen eskubideez jaubetuta, eta ongizatea eta ingurumena jagonez, ondorioztatu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!