Badator 'Azaroa: Erakustaldien Hilabetea' programea
2024-10-28 09:04 KultureaZemendian zehar, La Encartada Fabrika-Museoan.
Zemendian, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako La Encartada Fabrika-Museoak Azaroa: Erakustaldien Hilabetea ekimena eskainiko dau. Hilean zehar, museoak lau bisita berezi atonduko ditu ehun-fabriketako makina historikoen funzinonamendua zuzenean erakusteko. Zikloan, artisau-lanbideetan eta industria-tekniketan adituak diranak parte hartuko dabe. Bizkaiko industria eta ehun-ondareari balioa emoteko diseinauta dago.
Ehungintzako teknologiaren bilakaerean zehar egindako ibilbidea
Programea zemendiaren 9an hasiko da, Ehungailuaren bilakaerea izenburupean. Soledad Santistebanek eta Joaquín Marco Saenz de Ormijanak parte hartuko dabe jarduerean. Saio bitan, 11:00etan eta 12:30ean, artisau-ehunetatik ehungailu automatikoetarako trantsizinoa landuko da. Soledad Santisteban ehungintzako ikertzaile eta artisauak eskuzko ehungailu bateko bilbe eta irazki bidezko ehunaren printzipioak adierazoko ditu. Joaquín Marcok, barriz, La Encartadako makineriaren zaharbarritzaileak, ehungailu mekanikoaren funzinonamenduan jarriko dau arretea, haren bilakaerea teknikoaren ikuspegi zehatza emonez. Jarduera hori 8 urtetik gorakoentzat izango da eta 50 minutuko iraupena izango dau.
Zemendiaren 16an, XIX. mendeaz geroztik ehungintzean giltzarria izan dan Jacquard ehun-gailua martxan jartea izango da jarduera nagusia. Hiru saiotan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan, Laurentino de Cabo Cordero artisauak eta espezialistak ehun urtetik gorako ehungailu horren funzinonamendua erakutsiko dau. 2011n zaharbarritu eben, halanda ze, bere garaian, oihalak egiteko erabilten zan.
Erakustaldien zikloak zemendiaren 23an jarraituko dau, fabrikako Tailer Mekanikoan lan egiten dauen eta Industria Ondarearen Euskal Alkarteko kidea dan Miguel Ángel Martínez Vitoresen eskutik. Saio bitan, 11:00etan eta 12:30ean, museoko makinetako bat zaharbarritzeko beharrezkoa dan pieza barria diseinau eta fabriketako prozesua erakutsiko da. Erakustaldiari esker, zuzenean ikusi ahal izango da tailer mekanikoko lana, funtsezkoa izan baitzan ehungintzako makineria konpontzeko eta eusteko.
Zemendiaren 30ean, barriz, euste eta oihalen tratamenduan funtsezkoak izan diran makina bi jarriko dira martxan: kardo naturaleko Snoeck esekigailua eta ehuna moztu eta maila orekatuan jarteko ontzeko makina. Gailu biak funtsezkoak dira ehungintza-lanak ondo amaitzeko eta Joaquín Marco Saenz de Ormijanak saio bitan aurkeztuko ditu, 11:00etan eta 12:30ean. Esekigailua 1905ekoa da eta kardo naturalak erabilten ditu artilearen ilea altxatzeko; ehuna ontzeko makinak, barriz, ateratako ulea ebagiten dau, ehunari azken testurea emonez.
Informazino praktikoa eta erreserbak
Erakusketetarako sarreraren prezioa 3,50 €-koa izango da personako. Ganera, 7 €-ko tarifa konbinatua eskainiko jake, erakustaldiagaz batera, museora bisita gidatua egin nahi dabenentzat. Plazak mugatuak dira eta, beraz, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserbea egitea 946 800 778 telefono zenbakira deituta edo laencartada@bizkaia.eus posta elektronikoaren bidez.
Bizkaiko Foru Aldundiak, La Encartada Fabrika-Museoaren programa horren bidez, Bizkaiko industria-ondarea konserbetako, balioesteko eta zabaltzeko konpromisoa indartzen dau eta aukera parebakoa eskaintzen dau Bizkaian ehungintza-industria bultzau eben historia eta teknologia ezagutzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!