Inskripzino paleohispanikoa topau dabe Lantzeko meatze-gunean
2024-10-22 08:46 KultureaIkae edo igae bezela transkribidu daiteke.
Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikerketa-taldeek orain gitxi 2.000 urte inguruko inskripzino paleohispanikoa topau dabe Aierdi VIII meategian, Lantzeko meatze-gunean hain zuzen be. Nafarroako iparralde iparraldean topautako ezaugarri horreen aurkikuntzea, baita Iberiar Peninsula osoan meategi baten topau dan bakarra be.
Ganera, ez da garrantzitsua bere testuinguru arkeologikoaren salbuespenagaitik bakarrik, baita antxinako alfabetatzearen dokumentu barria dalako lurraldean be, erromanizazino eta latinizazino prozesuak ordurako aurreratuta egozen garaian. Halanda ze, herri hizkuntzeak erabilten eta idazten jarraitzen eben garai haretan.
Inskripzinoa hatx-zuloaren ahotik 61 metrora dago, eta 18 metroko sakoneran, 15 metroko gatera bat gainditu ostean. Sabaiaren azpian dago, iparraldeko paretaren ganean, lurretik 84 zmra, buztinak eta legarrak buztartzen dituan geruza baten ganean. Identifikautako hiru ikurrek, buztinean inskribiduta dagozanak, 23 zmko luzerea eta 13 zm-ko zabalerea dabe. Tresna zorrotz bategaz egiten dira, baina punta erroma dabe, eta 4-6 mmko zabalera eta 2-9 mmko sakonera daben ildoak eragiten ditue, grabagailuak egindako presinoaren arabera. Inskripzinoari gainjarrita, gerora egindako 8 marka dagoz, baina ikerketeak ezin izan dau zehaztu zenbat denpora pasau dan ekintzen artean. Dana dala, inskripzinoa osorik dagoala emoten dau, panelaren beheko ezkerreko eskinea izan ezik.
Ikae edo igae
Hiru zeinuak signario paleohispaniko batekoak dira, eta ikae edo igae bezela transkribidu daitekez. Testuaren laburtasuna eta konparazinoko euskarririk eza kontuan hartuta, gatxa da ziurtasunez zehaztea zein dan signario paleohispanikoen bariedadea eta zein hizkuntzari egotzi behar jakon. Halanda be, inskripzino baskonikoa izan daitekeela pentsetan da: hipotesi hori Arnaud Oihenart XVII. mendeko euskal poeteak erabilten dauen ik (h) ai lako euskal berbeagaz dauen antzekotasunak bermatzen dau. Edozelan be, garai haretako hizkuntza-errealidadeari buruzko ezagutza urriak hipotesia zuhurtziaz hartzera behartzen dau.
Datazinoari jagokonez, ezin izan da datea zuzenean lortu. Hori bai, inskripzinoaren testuinguru arkeologikoa kontuan hartuta, ondorioztatu daiteke orain 2.000 urte inguru egin ebela, meatzea erromatarren garaian ustiatzeko prozesuan.
Aurkikuntzearen garrantzia ikusita eta arkeologia-multzoaren kalteberatasuna kontuan hartuz, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak (Vianako Printzea Erakundeak) Aierdi VIII meategia zarratzeko erabagia hartu dau. Beraz, Meategirako sarbidea ikerketa-jarduerakaz lotutako erabileretara mugatu da.
Lantzeko meatze-gunea
Lantzeko meatze-gunea katalogau eta ikertzeko proiektua Vianako Printzea Erakundeak eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak koordinetan daben ekimena da, Lantzeko Udalaren laguntzinoagaz. Ondare-garrantziaren susmoaren aurrean, joan dan mendeko 70eko hamarkadatik ezagutzen dana, 2022an multzoa aztertzen hasi ziran eta horretarako diziplina anitzeko eta nazinoarteko talde bat batu da, hainbat diziplinatako ikertzaileek osotua, esaterako arkeologia, geologia, kimika, espeleologia edo epigrafia. Horreek, hainbat ikerketa-zentrotatik etorri dira, besteak beste, Toulouse, Euskal Herria, Burgos edo Bartzelonako unibersidadeetatik.
Lanak Aierdiko Errekako amildegia hartzen dauen ia km koadro 2ko espazioaren prospekzino arkeologikoetatik hasi ziran. Kanpaina horretako lanei esker, aire zabaleko 30 ustiapen-puntu baino gehiago eta lurpeko meatze-galeriako 20 hodi topau ziran. Hogei horreetatik, orain arte hiru arakatu dira: Aierdi III, Aierdi IV eta Aierdi VIII eta indusketa arkeologikoak hasi dira Aierdi IV.ean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!