Aintzane Bolinagak irabazi dau 2024ko Euskal Kazetarien Saria

Bizkaie! 2024-10-18 09:50   Kulturea

Sariak zemendiaren 5ean emongo ditue, 19:00retan, Bilboko Kale Nagusiko BBK Aretoan.

Euskal Kazetarien Alkargoak eta Alkarteak urtero emoten daben Ohorezko Saria ex aequo izango da, komunikabideakaz eta informazinoagaz lotura estua daben persona biren meritua eta ibilbidea autortzeko: Xabier Sánchez Erauskin kazetariarena, Egin egunkariaren sortzaile eta erredaktoreburua izandakoa; eta Alejandro Echevarria Busquets (in memoriam) enpresariarena, Vocento Taldeko kontseilari eta Mediaset Españako presidentea.

BBK Fundazinoaren, Euskaltelen, IHOBEren eta Bilboko Udalaren babesari esker, 2024ko Euskal Kazetaritza Sariak emon deutsee aurten honako profesional, persona eta erakunde honeei:

  • Aintzane Bolinaga, Euskal Kazetarien Saria kategorian.
  • Palestinako Kazetarien kolektiboa, Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell kategorian.
  • Txema Soria alkarteko kronistea, bere Ibilbide Profesionala saritzeko.
  • Miriam Duque eta EiTBren -Ganbara Negra- podcasta, Kazetaritza Digitala kategorian.
  • Jokin Aldazabal, Ingurumen Kazetaritza atalean.
  • Isabel Azkarate argazkilari donostiarra, Fotoperiodismoa atalean.
  • Aita Mari Elkartea, Pertsonaia edo Gizarte Erakundea atalean.

Epaimahaia Alkarteko Zuzendaritzako Batzorde Iraunkorreko kideek eta Kazetarien Euskal Alkargoak osotu dabe, baita kazetaritza edota komunikazino ikasketak emoten diran Euskal Autonomia Erkidegoko komunikabide eta unibersidaeetako ordezkari ugarik be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu