Gaur, hilak 17, hasiko da Jaialdia 'Off Lokal 2024' lanagaz

Bizkaie! 2024-10-17 09:25   Kulturea

Gasteizko Nazinoarteko Antzerki Jaialdiaren 49. edizinoak 37 ikuskizun atondu ditu.

'Off Lokal, 'Lehenengo Atala'. | Ikusi handiago | Argazki originala

Gasteizko Nazinoarteko Antzerki Jaialdiaren 49. edizinoak 37 ikuskizun atondu ditu udal-sarean Principal Antzokian egiten dabizen zaharbarritze-lanak dirala eta. Besteak beste, Juan Diego Botto, Malena Alterio, Pedro Casablanc eta Ane Gabarain aktoreak izango dira urian, urriaren 17tik abenduaren 15era arte. Sarrerak salgai dagoz hemen.

Jaialdiak nazinoarteko 6 ikuskizun, euskerazko 6, jantzako eta beste ezaugarri batzuk batzen dituan 5 ikuskizun eta familientzako eta umeentzako 8 proposamen atondu ditu. Ikuskizunak ondoko antzokietan izango dira: Felix Petite Antzokian (18 ikuskizun), Jesus Ibáñez de Mataucon eta Federico García Lorcan (10, bien artean) eta espazio ez-konbentzionaletan (9).

Bertaratuko diran artisten artean, ondoko honeek dagoz: Juan Diego Botto, Malena Alterio, Pedro Casablanc edo Ane Gabarain antzezleak; eta, Sergio Peris Mencheta, Andrés Lima, Ana Zamora eta Daniel Verones dramaturgoak. Horrezaz gan, tokiko sorkuntza eszenikoaren aldeko apustu sendoa izaten jarraitzen dau eta guztira Euskaditik heldutako 18 euskal proposamen egongo dira ikusgai; hau da, programazinoaren ia % 50.

Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuorde Andoni Iturbek nabarmendu dauanez: oso garrantzitsua da erakunde publiko eta pribatuen artean modu koordinatuan lan egitea, talentu artistikoa sustatzeko eta holako ekimenak atontzeko.

Bestalde, gaur, hilak 17 hasiko da Jaialdia Off Lokal 2024 egitasmoaz eta hilaren 20ra arte luzatuko da. Bertan, aurreko edizinoetako momentu onenak berreskuratuko ditue uriko konpainiek, espazio ez-konbentzinaletan aurkeztuz. Gaurkoa, Lehen Atala, 19:00etan izango Amarika Plazan (Carmen San Esteban, Ékoma Teatro eta El Mono Habitado). Sarrerak agortuta dagoz.

Programazinoa

  • Urriak 17,18.19 eta 20: Off Lokal | 19.00, Amarika Plazan.
  • Urriak 24: Gaviota | 19:30, Félix Petite Antzokia.
  • Urriak 25: 14.4 | 19:30, Félix Petite Antzokia.
  • Urriak 29: Ilargiaren alabak | 19:30, Jesús Ibañez de Matauco Antzokia.
  • Urriak 30: Hijas de la luna | 19:30, Jesús Ibañez de Matauco Antzokia.
  • Urriak 31: Casting Lear | 19:30 Félix Petite Antzokia.
  • Zemendiak 2: Sobre las hojas de hierba. Un homenaje a Walt Whitman | 19:30, Félix Petite Antzokia.
  • Zemendiak 3: Sobre las hojas de hierba. Un homenaje a Walt Whitman | 18:00, Félix Petite Antzokia.
  • Zemendiak 8: Los amigos de ellos dos | 19:30, Félix Petite Antzokia.
  • Zemendiak 9: Wroong! | 18:00, Federico García Lorca Antzokia.
  • Zemendiak 9: Helen Keller, ¿la mujer maravilla? | 19:30, Félix Petite Antzokia.
  • Zemendiak 10: Polna Luna (Ilargi betea) | 18:00, Félix Petite Antzokia.
  • Zemendiak 14: Conservando memoria | 19:30, Jesús Ibañez de Matauco Antzokia.
  • Zemendiak 15: The Ministry of Unresolved Feelings | 19:30, Félix Petite Antzokia.
  • Zemendiak 16: Halle | 19:30, Félix Petite Antzokia.
  • Zemendiak 17: Muna | 18:00, Félix Petite Antzokia.
  • Zemendiak 21: Lohi gorria | 19:30, Jesús Ibañez de Matauco Antzokia.
  • Zemendiak 22: Todas las hijas | 19:30, Félix Petite Antzokia.
  • Zemendiak 23: El árbol de la vida | 12:30 + 18:30, Federico García Lorca Antzokia.
  • Zemendiak 23: Hegoak (kontzertua) | 19:30, Félix Petite Antzokia.
  • Zemendiak 24: Univers | 12:30 + 18:30, Federico García Lorca Antzokia.
  • Zemendiak 28: Viva! | 19:30, Jesús Ibañez de Matauco Antzokia.
  • Zemendiak 29: Don Ramón María del Valle-Inclán | 19:30, Félix Petite Antzokia.
  • Zemendiak 30: Mimesis | 12:30 + 18:30, Federico García Lorca Antzokia.
  • Zemendiak 30: Tebas Land | 19:30, Félix Petite Antzokia.
  • Abenduak 1: Leihoak | 12:30 + 18:30, Federico García Lorca Antzokia.
  • Abenduak 4: Las niñas zombi | 19:30, Félix Petite Antzokia.
  • Abenduak 12: Go figure | 19:30, Félix Petite Antzokia.
  • Abenduak 14: El castillo Lindabridis | 19:30, Félix Petite Antzokia.
  • Abenduak 15: Solo | 18:00, Félix Petite Antzokia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu