Nerea Alberdi konpositore bilbotarrak irabazi dau Bihargi EITB Saria
2024-10-17 08:00 KultureaSaria eskultura bat da, M3 Arteko Zeramika Laborategiak diseinau eta egina.
Zinemakumeak gara! lehen edizinotik (1996) hiru hamarkada betetzear ziranean, belaunaldi ezbardinen arteko zubi bat edegiteko aukerea planteau genduan, Simone de Beauvoir Sariaren urteroko banaketea biribilduz, bigarren sari bat emonez, Bihargi EITB Saria, euskal zinemearen industriaren etorkizun eregiten sendo parte hartzen dabizen emakumeen talentu emergentea autortzeko. Eta honako honeek dira epaimahaian: Vanesa Fernández, EITB Mediako Kultura eta Euskera zuzendaria; Carmen Romero, Bilboko Zine-Interpretazino Eskolako (BIZIE) zuzendaria; eta Josemi Beltrán, Donostia Kulturako eta Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen Asteko arduraduna.
Lehenengo edizino honetan, Nerea Alberdi konpositore eta moldatzaile bilbotarrari emotea erabagi dabe, profesional bikaina eta persona argitsu dalako. Saria Zinemakumeak gara!-ko inaugurazino galan emongo jako, urriaren 21ean, astelehenean, 19:00retan, Bilbon, BBK Salan.
Saria eskultura bat da, M3 Arteko Zeramika Laborategiak diseinau eta egina.
Erretratua: Lucia Vittoria Sabba.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!