'Eboluzinoa inperfekzinotik: artea, errealidade birtuala eta neurozientzia' proiektua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2024-10-16 11:10   erakusketak

Silvia Sanchez artistearen obrea da.

Azkuna Zentroak Eboluzinoa inperfekzinotik artea, errealidade birtuala eta neurozientzia aurkeztu dau. Ikus-entzunezko horretan, Silvia Sánchez artisteak artea, teknologia, musikea eta emozinoak alkartzen ditu.

Prentsaurrekoan, Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Bardintasun eta Jaietako zinegotzia eta Gobernantza eta Kulturako albokoa; Fernando Pérez Azkuna Zentroko zuzendariak, Silvia Sánchez artisteak eta Ana Moya Tecnaliako Interakzino aurreratuko proiektuen arduradunak hartu dabe parte.

Behatzeko, ezagutzeko eta epaitu gabe ez ezagutzeko goiburuari eutsiz, Silvia Sanchezek emakumearen munduaren azterketa psikologikoa egiten dau. Esangura horretan, erakusketeak 7 obra fisiko original ditu ardatz; halanda ze, obra horreek bizitea hartzen dabe erakusketan, 3Dko graduko errealidade birtualeko betaurrekoei esker.

Inperfekzinoan eta asimetrian oinarritutako hizkuntza piktorikoa erabiliz, Silvia Sánchezek gonbita egiten dau emozinoen munduan sartzeko, emakumearen ahalduntzean oinarriturik, horreen alderdi ugarien oparotasuna erakutsiz eta inperfekzinoaren edertasunari buruzko galderak eginez, nabarmendu dau artisteak.

Proiektua

Eboluzinoa inperfekzinotik artea, errealidade birtuala eta neurozientzia proiektuak agerian ixten dau arte tradizionala teknologiaren bidez zelan eboluzinonetan dagoan, eta zelan heltzen dan, bide horretatik, publikoen komunidade danetara, baita gazteenetara be.

Haren lan prozesu eta kezka guztiak ulertu ahal izateko, bisita gidatuen programea atondu da, doban eta izena emonda, artisteak Mediateka Galerian eskainiko dauena.

Silvia Sanchezek Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Tecnalia Zentroagaz batera garatutako mundu mailako arte eta neurozientzia esperimentu aitzindari baten emoitzak erakusten ditu, arteak gizartean dauen eragin positiboa berresten dabenak.

Silvia Sanchez

Silvia Sánchezek orain 15 urte erabagi eban Zuzenbidearen arloa alde batera ixtea eta maila profesionalean artean jardutea. Espainia, Portugal, Suitza, Mexiko eta Emirerri Batuak ditu bizitoki, eta herrialde horreetan erakusten ditu obrak.

Gaur egun, Donostian bizi da eta galeria bat dauka, silvia & the spyglass.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu