Mondragon Unibersidadeak azokea atondu dau Bilbao AS Fabriken

Bizkaie! 2024-10-16 08:07   Pil-pilean

Asmoa da campus guztietako gradu-eskaintzea aurkeztea.

Mondragon Unibersidadeak azoka bat atondu dau Bilbon, unibersidadeko ikasle izango diranei bere gradu-eskaintza akademikoa ezagutzera emoteko. Jardunaldi informatiboa zapatu honetan, urriaren 19an, izango da, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Bilbao AS Fabrik campusean (Olagorta Kalea, 26), unibersidadeak bere campus guztietan eskaintzen dituan graduak aurkezteko.

Stand bat egongo da unibersidadeak eskaintzen dauen titulazino bakotxeko —injinerutzea, enpresa-kudeakeeta, ekintzailetzea, hezkuntzea, humanidadeak, komunikazinoa eta gastronomía; koordinatzaile bat egongo da stand bakotxean, duda guztiak argitzeko.

Horrezaz gan, interes orokorreko hitzaldiak egingo dira, askotariko gaiak jorratzeko, besteak beste, nazinoarteko mobikortasuna, ikasketen finantziazinoa, unibersidadearen hezkuntza-eredua eta ikaskuntza-metodologiak.

Mondragon Unibersidadeak 18 unibersidate-gradu eskaintzen ditu 2024-2025 ikasturtean eta horreetako 12 dualak dira.

Azken buruan, Donostiako hitzordua urriaren 26an izango da Kuusral Jauregian.

Informazino gehiago: Graduko Azokea - Mondragon Unibersidadea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu